Testigantza interesgarriak, emakumeen garai bateko bizimoduari buruz
2017ko mar. 8a, 09:10
Egun aproposa da lehen emakumeak nola bizi ziren ezagutzeko. Adinekoek kontatu dizkiguten pasarteekin prestatutako bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu!
Martxoak 8 ditu gaur. Aitzakia ederra daukagu, beraz, Ahotsak.eus proiektuan jasota ditugun ehunka emakumeen ahotsak ezagutarazteko. Testigantza interesgarri ugari ditugu bilduta. Horietako batzuk entzutera gonbidatzen zaitugu gaur, pasarte onenekin osatutako lau bideo eder, pentsarazteko balioko dizutenak.
Erlijioak erabat baldintzatu du gure gizartea, puntura arte. Eta emakumea zen baldintzatuena:
Nolakoa zen emakumeen aisialdia? Zer egiten zuten? Eta batez ere: zer ezin zuten egin?
Emakumea etxekoandrea izaten zen. Zer esan nahi zuen horrek?
Zein izaten ziren emakumeen lanik ohikoenak, etxetik kanpo lan egiten zutenean? Emakume gehienek egiten baitzuten lana etxetik kanpo ere.
Bideo hauek proposamen pedagogikoak dituzte, Ikasgelan webgunean. DBHko irakasleek ikastetxeetan erabil ditzaten prestatu ditugu. Ahozko ondarearen transmisioa etxeko sukaldetik ikasgeletara eramatea da erronka (genero berdintasunarekin lotutako 14 bideo ditugu guztira). Animatu zaitez eta erabili!
Argazkia: Baserritarrak laian, Baliarrainen, 1915ean. Argazkilaria: Indalecio Ojanguren.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.