4000 grabazio datu-basean

2011ko mar. 16a, 09:04

Ahotsak.com datu-base eta artxibategian 4000. grabaziora heldu gara. Mañarian egindako azkenengo elkarrizketarekin iritsi gara zenbaki borobil horretara. Eskerrik asko guztioi!

Apurka-apurka, gure lanarekin aurrera jarraitzen dugu. Atzo Mañarian egindako elkarrizketa batekin (tertulia  honekin) 4000. grabazioa erantsi dugu gure datu-basean. Euskal Herri osoan zehar jasotako testigantzak daude tartean. Gehientsuenak azkenaldian guk geuk egindakoak, baina beste asko Euskal Herriko hainbat elkartek eta ikerlarik grabatutakoak (ikus partaideen eta proiektuen zerrenda).

Une honetan, hauxe da gure datu-basean daukaguna:

Herriak, 190; hizlariak: 3193; zintak: 4000; pasarteak: 27231; transkribatutakoak: 5055; audioak: 1882; bideoak: 6444.

Tipili-tapala, bagoaz aurrera. Orain dela 2 urte jarritako helburua hortxe dugu: 2012. urterako, Euskal Herri guztietako lekukotasunak jaso nahi ditugu. Ez da erraza izango, baina ahalegin horretan jarraituko dugu.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia