Aizarnazabal inguruko jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIZ-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 18a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: AIZ-001/016
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
- Ta, zuek, e, gaztetan eta, ba, jai-egunetan eta, bertan Aizarnazabalen izaten ziñaten edo, ba, ez dakit, Zarautza o Zestua aldea ta juteko?
- Ez. Bai, Zarautza gutxi, Zarautza gutxi. Gehienen hemen Oikiya zean, Iraeta ta inguruko zeatan. Geo, Urdaneta, Aizarna, hemen bueltako zea habeta.
- Erromerieta.
- Bai, Erromeia.
- Ta nun izaten zian erromeiak?
- Erromeiak? Ba, iten zian, ba, plazan, herriko, zea, baillarako plazatan.
- Hemenguan 'e bai?
- Hemen 'e bai, ta.
- Jaiero?
- Ez, ez. Herriko festetan [...], jaiero ez. Jaietan, ba, gaztiak giñanen, ba, bezpereta etorri ta, pelotan in ta, holaxe. Eo saltaka eo [...]. Etortzen ez bagiñan, ba, igual bi o hiru basarriko zeak juntatu basarri baten, eta hantxen jolasen ein ta illuntzea arte, ta. Illundutakuan afaldu ta ohera. Gaztiak, txikiyak giñanen, ta geo gogortu giñanen, ba, baten ta besten, ta, gehixio pixkana-pixkanaka. Baiña Zestuan 'e Ama Birjiñetan ta, Oikiyan 'e San Bartolometan izaten zian [lau bat] jaittan, eo, ta Urdanetan San Martiñetan, ta.
- Bai, azo asko dia hamen inguruan...
- Bai, bai, bai, auzuak bai.
- ...[...], ta Arrua, ta...
- Bai.
- ...Aizarna.
- Aizarna 're abuztuan, udaan, Ama Birjiñetan, hamabostian, horrea ta. Geo hemen, zean, San Migeletan, esan deun lehen bezela, ta geo Urdanetan San Martiñetan, ta ya, ya hor bukatzen zian.
- [...]
- San Martiñak eta geo Altzola bada, han bazan, oain ez det uste iñor bizi danik han, Altzolan 'e San Roman eguna o, han eun bat o bi itten zian, eo hiru bat. Hara ta.
- Jairik ez zan falta izaten.
- Ez, udan o zean partian ta ez. Beti izaten zan. Batea o bestea, o.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!