Luisa LarraƱaga Albisu
Aizarnazabal (Gipuzkoa) (1918)
Biografia
Udalez Zestoako parte den, baina elizaz eta hurbiltasunez Aizarnazabalgoa den Goikoetxeta baserrian jaio zen. 12 senidetan zortzigarrena da Luisa. Aita zestoarra zuen eta ama Lasturkoa. Baserrian lan asko izaten omen zuten bera txikia zenean eta eguraldi txarra egiten zuenetan bakarrik (baserrian lanik egin ezin zenetan) oinutsik joaten omen ziren eskolara. Bederatzi urtetarako neskame joan zen Zarautza. Gerra garaian, anaia mina-zuloan gordeta eduki zuen Luisak eta berak eramaten omen zion janaria egunero-egunero; ozta-ozta libratu omen zen. Bizimodu gogorra pasatu duela dio. Ezkondu eta denbora gutxira Aizarnazabalgo Zubialde auzora joan zen bizitzera; han bizi izan zen ordutik. Zortzi seme-alabaren ama da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AIZ-012 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Irati Odriozola |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?