Ainhoa (Lapurdi)

Beñat Larregain oilo ohoinaren istorioa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Garat, Gabriele

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AOA-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Beñat Larregainen istorioa kontatzen du. Mutikoa zela oiloak ebasten (lapurtzen) zituen bere amak sal zitzan. Baionarat eraman zuten epaitzera eta sei hilabeteko kondena jaso zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ainhoan sorthu kitu seme Beriat Larregainen ixtorioa.
Haur haurra zelarik, mutil bezala zagon Bastoinea deitzen den etxe batean, egonaren medioz etxekotu ondoan, hasi zen amak erakutsi ofizioan, "oilo ebasten". Semeak ebats eta amak sal Dantxarianian. Denborarekin ohartu ziren Bastoinekoak olioak eskasten zitzaizkatela; nahiz ez zakiten oraino nor zuten ohoina. Beñat gaizoak zuen galdu bere burua, bertze mutil Mixel Gallarhori erranez, bere ustez sekretuan, zer joko zuen egiten etxekoeri. Izan zen arrastatua eta Baionarat eremana. Tribunalean zen bitxi mutiko gaizoaren entzutea. Huna tribunaleko bitartekoaren eta Benat kituaren solasak: Hasi zelarik eskuaraz galdetzen bitarteko hori: "Egia deia zuk oiloak ebatsi tutzula?". Beñatek errepusta: "Gizon debrua emazu apalau, denek aituko dute zer galdetzen dautazun". Bitarteko jaunak errepusta: "Ai! adixkidea, lehenago zen denbora, lehenago gauza hortaz orhoitzeko, ez da hemen sekreturik". Gure Larregain izan zen beraz kondenatua itzalerat sei ilhabeterentzat. Bere presondeiko denbora beterik, lau liberako ogi bat galtzarrean, hartu izan zuen treinabidea billetik gabe. Bidez erdirat orduko izan zen arrastatua, galdatzen ziolarik [gizon kasketadun batek "votre billet". "J'ai perdu ... chertché, chertché nom de Dieu". Azkenean ezaguturik noikin zuen afera izan zen egarri, treinaz etorri naia, oinez etxerat.]

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia