Leire Barbier
Aiherra (Nafarroa Beherea) (1988)
Biografia
Leire 1988ko irailaren 30ean jaioa da, Baionan, baina Aiherran bizi izan da betidanik, ikasketen egiteko Pauen eta Bordelen egonaldiak egin izan dituen arren. Samuel Biscayrekin batera elkarrizketatu genuen garaian, ordea, Hazparnera bizitzera joan berria zen Leire. Aiherra ondo-ondoan da Hazparne. Aita Aiherrakoa eta ama Ibarlakoa ditu. Bi senidetan zaharrena da eta Luhuson ari da lanean, Frantziako eskola sare publikoko euskara irakasle moduan, lehen mailan. Aiherrako Herriko Etxean egin genion elkarrizketa, eta sei hilabete pasatxo zeramatzan orduan bertako hautetsi karguaren jabe. Hizkuntza kontuei buruz (tratamenduak, etxeko ohiturak…) eta Aiherrako zein inguruko gazteek aisialdian dituzten joeren gainean jarduten du, batez ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AIH-001 | 2014 | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute