1956ko izozte historikoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1956an izozte handia egon zen, gertaera historikoa izan zen hura. 1955eko abenduan eta 1956ko urtarrilean, udako giroa zegoen. Zuhaitzek kimu berria bota zuten. Basarrik bertso batzuk jarri zituen izoztea igaro ondoren. Urtarril bukaeran, giroa hoztu egin zen; eta, Kandelerio Egunean, izotz beltza egin zuen. Otsail guztian egin zuen hotz izugarria: zenbait lekutan, 18 gradu zero azpitik. Gizon bat hotzez hil zen. Zenbait teilatutan, 40 egunean egon zen elurra. Garraiobide guztiak gelditu egin zituzten. Ganaduarentzako jatenik ez zegoen, eta ardientzat bereziki gogorra izan zen garai hura. Orduko janzkeraz hitz egiten du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 01a
- Iraupena: 0:06:50
- Erref: AIA-014/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
- Esan dezu baita’re eon zala urte bat elurte haundiya in zuna.
- Elurtia, bai.
- Ze izan zan hori eo?
- Berrogeita hamaseiya zan. Bueno, hixtorikua zan, e. Esaten zan leheno ehun urte eo [baziala]. Berrogeita hamaseiko, berrogeita hamabosteko urtian bukaeran... bai, abenduba eta ilbeltza edo... Zuk ilbeltza esanda entenditzen al dezu?
- Bai, urtarrila.
- Bai, beno. Hoi izan zian udara bezelakok. Bai. Ni goatzen naiz obretan zebillen jendia-ta elastiko hutsen, ta berua. Ta zeak, sagarrak eta hoik’e, loria atera zuen. Bai. Ta goatzen naiz, gaiñea, batzuk sagar pepitta’re ein zitzaiyela. Eta piñuk eta arbola danak zea, brote, kimu berriya atera zuen. Eta, gaiñea, `Basarri´ zanak... `Basarri´ aitzera izango dezu behintzat? Bai. Bertsok jarri zittun ondorenen eta esaten zun:
Gabon jaitara iritsi giñan uda kutsu eder baten,
elastiku bat jazteko ere ez zun gogorik ematen,
aurten negurik ez genduela hor ari ziran esaten,
ondo pentsatzen jarri ezkero, a ze deskuidua zeukaten.
Geo, zean, ilbeltzan hogeita bedetziya edo, hasi zan egualdiya txartzen pixkat hantxe. Eta azkeneko egunen, zean, Frantzi iparra edo, Norte beltxa edo, norteko haize hotz hori sartu zun eta otsaillan aurreneko eguna izotza eo egiña. Ta geo, otsaillan biya Kandelariyo eguna izaten da, lehen jai izaten zan, gaiñea, ta elizaa danak etortzen giñan. Ta zea hori, gau hartan izotz beltza in zun, zea, jela. Eta goiz meza, zazpietako mezetaa, nik huaxe gogon daukat, baserritik eta elur lapraxta, hola, txurituba zegon. Ta zean honako hegabehera ta antzarrak eta piztiyan hotsa aitzen zan ta, bueno, [besten] izugarrizko zea etorri zan, ordutik hasi zan. Eta ehiza izugarri, dana, eta guardia zibilak [geo uztetaka] eta ehiztariyak´e gaixki. Eta egin zun hillebete. Otsail guziya... egunero elurra puxka bat ein eta zer? hemezortzi gradu azpitikan izan… aillatu emen zian. Eta in zittun zeak... ordun ganau jatentzako zea izaten zan arbiya, jaten bat negukua, danak usteldu zittun haik izotzak, ja-ta... Ta piñu guztik danak ihartu ein zittun, piñudiya erabat jun, zea, danak atea zian ordun. Ta gaiñuntzeko arbolak eta. Elurra haundiya. Ta izotza benga egunero! Ta, beno, hantxe. Ganaua gosek hiltzen, baiña beste laneako giroik ez zeon ta ehizen jo ta [ke] hortxe ibiltzen giñan, ahal zan guziyan. Ta geo, gizon bat´e, hortxe Iturriotz aldea zijuana-edo, gauen, abittu ta biden hilda geatu zan elurretan. Ta pasa zian hola okerrak. Eta izuarri gogorra izan zan. Nik badakit hor, [...] bostehun bat metroa-eo zeon basarriya-eo teillatun elurra berrogei egunen eon zala han. Eta... berrogei egun ta hemen gutxixio behian, baiña izan zan…! Bueno! Ta dana, transportia ta’re, dana geatuba. Ordun gutxio zeon oain baiño, baiña... izugarriya eman zun. Ta ganauantzat ardik eta hola asko xamar zittuenak bastante akatuak izango zian, zeatik ez zeon jatenik ta oain bezelako bordak eta prepaatuik´e ez, eta behintzat zean. Behiyek-eta nola-hala aguantatuko zian, baiño ardintzat-eta izugarri gogorra.
- Hoik kaltiak ekarri zituna, e? Ta zuek nola aguantatu zenuten? Janariya bazeneukaten zuentzako?
- Bai, zean gaixki, e. Baserritan’e jatenak ahittu zian. Hantxe… oso... ba, behiak gosek amorratzen ordun pasa zittuen. Ta ura’re, urik eta’re ez zeon jarriik baserritan ta ura´re iturrittik ekarri ta baldekin eaman in ber, ta… bueno, hillebete izugarri gogorra izan zan.
- Eta esan dezun gizon hura, hil zana edo, ze hil zan hotzagatik o?
- Ba, bai, gauen zijuala. Hemen tabernan eonda eo, ba, abittu zala, ez dakit, pixkat.... eta elurra geo... Bai, ba, hor gora. Iturriotz zazpirehun metroa dao eta aldameneko basarriya zan, [Muatzu] zun izena, oain eroriya dao hua, baiña. Ta hangua. Ta geo ta elur haundigua! Igual eongo zan orduako metro bat elur, ta zea. Eta hantxe, erorita. Geo jendia billa etorri zaneako hilla. Ta hotza, hotz [harek gehiyenbat].
- Eta leheno, hotz hura iten zunian ta, nola abrigatzen ziñaten zuek?
- Ba ez zeon erropa aukera haundik, baiña nola-hala aguantatu gendun.
- Zer zeneukaten orduan? Ze jazten zan?
- Ordun? Ba jertsia ta zira zaharren bat eo baldin bazan eo... holaxe.
- Horixe bakarrikan?
- E?
- Hori bakarrikan?
- A, bueno, oaingo kontuik ez pentsatu, e!
- Joe, baiña hemezortzi gradu zero azpitik esan dezuna, izango zana...
- Bai, ez zian izango eunero, baiña zean. Ni goatzen naiz lehenbiziko gauen sorotikan arbiya eo ekarri ta etxen barruan jarri ta barrun’e izotza gogor eitten zula ordun’e. Ez zeon kalefaziyoik eta ezer ordun. Suba ingo zan eta hua ez zan aillatzen danea ta hotza. Bueno! Ta zaharrentzat eta, nik ez dakit, bildurgarriya hua, e! Ordun... Oain bezela, oain etxia epelduta, ta hotzagatik hor egoten zea. Baiña orduko bizitza ez dao konparatzeik oainguakin: jantziya, alimentaziyua. Esan nahi nuke, jana behintzat aukeran bado oain eta erropa holakua, oiñetako ta gauza´e bai ta... bueno!
- Eta hura bukatu zanian? Noiz bukatu zan? Martxoako ya bukatu zan elurte hura eo?
- Bai, martxuan, bai. Ta geo uste det haren aurreko segidako urtia bastante ona izan zala. Bai. Baiña oso-oso gogorra. Enee...!
Egilea(k): Maitane Iturain Iturrioz (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!