Ebakiak eta gaixotasunak arintzeko erremedioak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-003-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ebakia eginez gero, amauma-sarea (armiarma-sarea) jartzen zuten gainean. Bariza lehertuz gero, babarruna jartzen zuten. Etxeko erremedioak ziren. Karraskila, asun-ura odola mehetzeko. Neberako baserritarra zen auzoko sasimedikua. Katarroantzako berbena erabiltzen zen
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: AIA-003/026
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Erremedioak
Transkripzioa
- Gaixotu ezkero ze izaten zan, e... Meikoik eta bazan hamen inguruan?
- Meikuk izaten zan baiño hola, ebakiya indakuan ta presa nola izaten zan, nik iten niyon [amuamu]-saria ekarri, lori-lori. Meikua ekarri gendun eta esan zian "Hau nundik, ze, nola ekarri dezu hau?", ta, "Guri hoi esaten ziguen, ta!", [...] zakan goikua zikin-zikiña. Ta, "Bai, bai. Baiño klase hau izaten da, ba, hola leiho ixkiñetan ta fin-fiña?", "Bai", "[...] penizilina nahasten diyoe, oso ona da", esan zian. "Oso fiña dao", baiño hala 're geauta zakan odola, e!. Esan zian leiho ixkiñetan ta zian fiñ hoiek penizilina nahasten zixkoela, ta oso ona zala.
- Eta zuk, e, hori nun ikasi zenun?
- Baten batek zekin.
- Amakin o aitakin, o?
- Baten batek [...]. Aittik ez nun ezautu, aitta jaio baiño lehenuo hil zan. Baten batek [...] aittonak, amonak, eo. [Amuamu]-saria oso ona zala. Ta barizak lehertzen dienen, nik kriston barizak euki izan dittut [...]. Eta baarruna zeatu, baarrun erdiya, alian erdiya kendu ta jarri. Ta sendau arte ez da hua libratzen, ta ez da halakoik 'e, barizak lehertutakon. Jarri hua, ta lotu, ta ez da libratzen, peau itten da, ta, azala [...] zaionen, libre.
- Horrelako kontu asko izango zian lehen, ez?
- [...]. Besteik ez zeon, ta!
- Etxian ikasitako...
- Etxian bai, etxian bai. [...], karraskillan ura ta izaten zian. Asun ura ta, odola mehatzeko, oan ez dakit zenbat klase eongo dan. Nik Sintron hartzen det oain, baiño ordun asun ura.
- Odola mehe...
- Odola mehetzeko, odola mehetzeko bai. Onena asun ura.
- Ta tentsiyuantzako 're bai, asun ura oso ona.
- Eta hamen inguruan 'e bazan horrelako kontuetan eta...
- Bai, zea, sasiamona eoten zan horkua...
- Bai? Bai? Zein zan?
- Neberako [Mikela], Neberakua. Oain etxia destrozau zan, baiño Neberakua, bai.
- Eta bera zan holako sasimedikua?
- Bai. [...], bai. Karraskilla zea izaten da, egurra. Ta egurra oso ona katarruantzako, oso ona. Uretan egosi...
- Egurra? Egurra bera egosi?
- Bai, egurra. Pixkat landu, egosi ta haen ur oso ona. Asuna 're bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!