Urdanetako euskara eta ingurukoa
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: AIA-003/024
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Euskera kontuetan ta... Urdanetako euskera zer da, Aiakuan antzekua?
- Bai.
- Zarauzkua...
- Ez, Aiakuan antzekua.
- Aiakua gehio?
- Bai.
- Zarauzkua baiño?
- Bai.
- Eta, zuk nabaritzen dezu Zarauztar bat hitz eiten hasi eta "A! Hau zarauztarra da!"
- Bai, bai, igertzen zaio, bai.
- Igartzen zaio.
- Azpeitiarra ta Azkoitiarra ta hoiei, oso samurra igertzen.
- Bai? Antzekuena zein da?
- E?
- Bertako euskerian, e, antzekuena?
- Antzekona, ba.... Hemen Urdaneta, Altzola, Urteta, Aizarnazabal antzekoena.
- Aizarnazabal 'e bai.
- Bai, bai.
- Antzekoa.
- Bai, Aizarna 're bai.
- Aizarna 'e bai.
- Bai.
- Eta Aia? Aia 'e bai.
- Aia 're bai, bai.
- Ta Zarautz ez.
- Ez. Oain, Azpeititik etorri ta, ta oan mezklauta pixkat Azpeitiar hizketakin hemengua, baiño behalaxe antzematen zaie.
- Azpeitiarrai?
- Bai, bai.
- Eta Elkano ta Getari...
- Bai, hoi 're hemenguak. Elkano ta hoiek.
- Bai?
- Getai pixkat ez, arrantzanko pixkat zeaxio, ta aparte.
- Bai, ez? Kostako...
- Ba, hoi da, kostako...
- Eta, Zarautz eta Getari antzera?
- Bai, antzea, antzera.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!