Aia (Gipuzkoa)

Urdanetako eskola

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Eskola Urdanetan bertan izan zuen, auzoko ume guztiekin batera. Bera nahiko ona zen ikasten, baina ez zitzaion gehiegi gustatzen. Lau edo bost liburu ikasten zituzten: Katona, Doktrina, "Manuskritoa"...Apaiz talde bat izaten zen Urdanetan, eta beraiek izaten ziren maisuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela, eskola gooratzen dezu?
- Bai.
- Zure eskola denpora?
- Eskola Urdaneta etortzen giñan gu. Ta apaiza eoten zan kriyakin, neskamiakin. Eta apaiza ta kriya eskola ematen ziguen guri.
- A bai, e?
- Bai, eskola earra ikasi giñun guk.
- A, bai?
- Bai. Geuretzako nahikua!
- Eta ze rekuerdo daukazu? Rekuerdo ona daukazu?
- Bai, bai, bai. Gaiñea gu jarduten giñan gutxiyo zekiyenai eakusten. Pentsau hortik...
- A, bai, e?
- Bai. Bazian gutxiyo zekiyenak. Bai, neuk esatia ez dao ondo, baiño [...].
- Eta, danak batera izango zian, ez?
- Bai, eskola baten.
- Eskola baten danak. Neska ta mutil ta.
- Bai, bai, danak sosiyo.
- Eta gustora etortzen ziñan eskolara?
- Ez, beti ez, beti ez gustoa, baiño etorri in behar. Dotriña ta ikasi giñun, behintzat. Nere Jesukristo Jauna ta, [...] ta.
- Eta ze ikasten zan, ze ikasten zan eskolan?
- Aurrena Jesusa. Geo, katona. Geo, dotriña. Geo, manoskrituak [...] beste bati. Eta hoiek dana ikasi giñun.
- Hoiek liburuak zian.
- Bai, liburuak, koska-koska. Jesusa ikasitakon, katona. Ta katona ikasitakon dotriña. Ta mandamentuk ta bedeinkatu, ta...
- Ta gero manuskritua.
- Bai, manuskritua. Hua zailla zan, [...]. Letra 're txiki-txikiya ta, Jesus ama! Zer zan hua?!
- Eta katona ze zan?
- Bastante errexa, katona.
- Eta ze ikasten zan katonian?
- Katonakin, ba, lehengo bizimoua, lehengo zaharran zeak eta ekartzen zitun ta. [...]
- Ixtoriyak eta.
- Bai, ba. Ixtoriyak.
- Eta matematikak eta, sumar eta restar ta holakoik?
- Ez, ez, ez, ez.
- Ez?
- Matematik ez. Kontuak ateatzen bai, baiño...
- Hori bai?
- Bai. Restar ta sumar ta hoiek bai.
- Hoiek bai?
- Bai. Multiplicar ta, dividirrea gaixki ibiltzen giñan, baiño ateatzen nun hua 're. [...] Jesus, Maria ta Jose! Zer zan hua lakua?!
- Eta maixua, orduan, apaiza zan.
- Apaiza ta kriya, bai.
- Izena nola zeukan?
- Apaizak? Batek Don Daniel, bestiak Ixabel, bestiak Justa. Bestiak zer zun izena? Don Prantxixko. Haiek zian ordun maixu. [...] zan Don Franzixko.
- Eta onak zian maixuak han?
- Bai, txarrak ez zian, baiño. Aldian behin ematen zituen ziprixtiñak hola eskuan ta.
- Bai?
- Bai.
- Gogorra zan?
- Bastante. Apaiza behintzat bai, ño! Haik txapel txiki bat jazten zunen, ez zan girua izaten. Igertzen zitzaion, bai, "gaur mala letxe zakak honek!".
- Bai? Bai? Sartu orduko, ez?
- Bai, bai, sartu orduko.
- Eta nun zeon eskola, bertan?
- Hortxe, hortxe eskola, bai.
- Uaiñ 'e, uain bada?
- Bai, hortxe, hortxe, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia