Mariano Arruti Lertxundi
Aia (Gipuzkoa) (1930-2022)
Biografia
Olazabaltxiki baserrian jaio zen, sei senideren artean hirugarren. Ama baserri hartakoa zuen eta aita, berriz, Aiako Olarbieta baserrikoa. Baserriko bizimoduan hazi zen eta hala jarraitu izan zuen bere bizitzako zatirik handienean ere. Soldaduskan Afrikara joatea tokatu zitzaion eta han eman zituen hainbat hilabete. Ordurako ibilia zen Txankarta soinu-jotzailearekin soinua jotzen ikasten: handik eta hemendik deitzen zioten festak alaitzera joateko eta bizipen onak izan ditu horri esker. Bere jaiotetxera ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituzten; zoritxarrez, alaba 6 urte zituela eraman zien gaixotasunak. Elkarrizketa egin zitzaionean Aian bizi zen umore ona eta argitasuna lagun zituela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AIA-010 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
AIA-011 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute