Joxepa Tolosa Beldarrain
Aia (Gipuzkoa) (1914-2012)
Biografia
Aiako Telleria baserrian jaio zen, 10 senideren artean laugarren. Aita Adunakoa zuen, eta ama Aiakoa. Bost urte zituela, istripua izan zuen belaunean, eta orduko sendabide okerren erruz, hanka elbarrituta geratu zitzaion. Baserriko lanetan aritzea tokatu bazitzaion ere, bere ardura hiru anai-arreba gazteenak zaintzea izan zen. Hankako istripuaz geroztik, Joxepa Uzkudungo eskolara joan zen; baina irakurtzeko zaletasun handia izan duenez umetatik, hortik hartu izan du jakinduria gehiena. Gerra garaian, 1937an, Aiako maistra izan zen, eta hala eman zituen 11 urte. Gerora, San Pedroko elizako martxa eraman zuen 46 urtez: dotrina ematen zuen, elizako obrak zuzentzen zituen, dena prest jartzen zuen apaizek meza emateko... Etxean josten aritzen zen. Emakume argia eta memoria onekoa, mende bateko kronika egin zigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AIA-026 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
AIA-027 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
AIA-028 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?