Anttoni Etxeberria Mendizabal

Aia (Gipuzkoa) (1914-2020)

Biografia

Lokate baserrian jaioa; ama bertakoa zuen eta aita Uzkudun baserrikoa. Zazpi senide ziren, eta baserritik bizi ziren. Etxean bertan egon zen eskola hasieran, Lokaten; gero debekatu egin zuten, eta herriko eskolara joan zen Anttoni. Usurbilera bidali zuten neskame 13 urterekin, senitarteko batzuen etxera. Hantxe hasi zen tabernan lanean, ahizparekin batera, eta gero Zarautzen eta Donostian ere jardun zuen zerbitzari. Aiako gizon batekin ezkondu, eta hamar seme-alaba izan zituzten. Zarautzen eta Hondarribian bizi izan ziren; Hondarribian taberna jarri zuten Amute auzoan. Besteak beste, gerrako kontuak aipatu ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
AIA-007 2011 Euskal Herriko Ahotsak
AIA-008 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia