Pierre Julien Lanathoua

Ahatsa-Altzieta-Bazkazane (Nafarroa Beherea) (1932)

Biografia

Ahatsan jaioa, Larraburria etxaldean. Ama bertakoa zen: Marie Duhalde. Pierrek zazpi urte zituenean hil zen, laugarren umea erditzean. Aita bigarrenez ezkondu zen eta beste hiru seme-alaba izan zituzten. Aita 1923tik 1929ra Ameriketan egona zen (1950ean berriro joan zen). Pierre herriko eskolan ibili zen eta baserrian laguntzen zuen. 17 urterekin Mindenera joan zen (Nevada) osabarengana. Artzain egon zen Dangberg Land and Livestock ardi-konpainian. 1951n Kaliforniara joan zen artzain, Kern eskualdera, Saldubehere ardi-jabearendako. 1957an esnetegi batean hasi zen lanean, Wittierren. 1962an arrantxo batera joan zen belar-lanetara. La Puente herrian bizi izan zen hainbat urtean: Basque Centren eta Silver Dollar jatetxean aritu zen kantinero. 1966an Judy amerikarrarekin ezkondu zen. 1978an Silver Dollar jatetxea erosi eta izena aldatu zioten: Basque Cottage. 1984an hura saldu eta Bakersfieldera joan ziren (emaztearen jaioterrira). Han Wool Growers euskal jatetxean egin zuen lana 35 urtean, kantinero. 

Zintak

KodeaDataProiektua
AHA-006 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita Ameriketan lanean egona bi aldiz Bideoaren ikonoa
2 Bost urterekin baserriko lanetan lanean Bideoaren ikonoa
3 Bizimodua euskaraz egiten zen Bideoaren ikonoa
4 Ahateak gizentzen zituzten gibela saltzeko Bideoaren ikonoa
5 Arrautzak kontrabandoz atorraren barruan pasatzen Bideoaren ikonoa
6 Luzaidera kontrabandoa egitera 12 urterekin Bideoaren ikonoa
7 Hamazazpi urterekin Ameriketara lanera Bideoaren ikonoa
8 Hilabete oso batez arrautzak bakarrik jaten Bideoaren ikonoa
9 Artzain batzuk burua galtzen zuten Bideoaren ikonoa
10 Kalifonian artzain lana askoz hobeagoa zen Bideoaren ikonoa
11 Bere memoriak idatziak ditu euskaraz eta ingelesez Bideoaren ikonoa
12 Ez zitzaion kostatu 17 urterekin Ameriketara joatea Bideoaren ikonoa
13 Dominique eta Robert Laxalt Bideoaren ikonoa
14 Gisatuaren errezeta maite zuen Bideoaren ikonoa
15 Kaliforniara artzain lanetan Bideoaren ikonoa
16 Artzain izatetik esnetegian lan egitera Bideoaren ikonoa
17 Lertxun-marrekin osatutako liburua Bideoaren ikonoa
18 Lertxunetan marrazkiak egiten Bideoaren ikonoa
19 Bi euskaldun ingelesez eztabaidan Bideoaren ikonoa
20 Kaliforniako esnetegiak euskaldun langilez beteta Bideoaren ikonoa
21 Ameriketako artzainaren soldata Bideoaren ikonoa
22 Soldata guztia kasinoan gastatzen zituztenak Bideoaren ikonoa
23 Igandero pilotan aritzen zen Ameriketan Bideoaren ikonoa
24 Kantinero hogeitabi urtez Bideoaren ikonoa
25 Arbaso italiardun emaztea Bideoaren ikonoa
26 Euskal tabernetako kantinero Ameriketan Bideoaren ikonoa
27 Euskal kantinetan edaten ziren trago ezberdinak Bideoaren ikonoa
28 Basque Cottage jatetxea Bideoaren ikonoa
29 Wool Growerseko kantinan 35 urtez lanean Bideoaren ikonoa
30 Euskal jatetxeak Bakersfielden Bideoaren ikonoa
31 Euskal Herrira bisitak Bideoaren ikonoa
32 Amerikar hiritartasuna Bideoaren ikonoa
33 Alemanen lagun izateagatik herritik kanporatuak Bideoaren ikonoa
34 Juduei muga pasatzen laguntzen II. Mundu Gerran Bideoaren ikonoa
35 Aita ere artzain ibilia Ameriketan Bideoaren ikonoa
36 Aitaren itzulera Ameriketatik Bideoaren ikonoa
37 Aita ere artzain ibilia Ameriketan Bideoaren ikonoa
38 Aitaren itzulera Ameriketatik Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia