Aduna (Gipuzkoa)

Adunan auzolanean

Adunan auzolanean <p>Denbora asko pasatzen zuten auzolanean, bideak konpontzen. Garai batean Adunan zeuden bideak deskribatzen dizkigu. Auzolana bando baten bitartez jakinarazten zen. Etxe bakoitzetik bat joan behar izaten zen. Joaten ez baziren, multa. Auzolanak maiz izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denbora asko pasatzen zuten auzolanean, bideak konpontzen. Garai batean Adunan zeuden bideak deskribatzen dizkigu. Auzolana bando baten bitartez jakinarazten zen. Etxe bakoitzetik bat joan behar izaten zen. Joaten ez baziren, multa. Auzolanak maiz izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta auzolana ikeragarri ta debalde, auzolana zer dan ez dezue jakingo? Guk urtian erdiya iya bire itten ta auzolanian pasatzen gendun.
-Bai, biriak in ber izaten zian?
-Bai.
-Ze, ze bide zeon ba garai baten?
-Bat ez, baiño bat ez hua’de arreglatu in bihar izaten zendun.
-Baiño Adunan ze, zu txikiya ziñala ze bide gutzen dezu, Adunako plazatik Andoaiñ aldea bezela?
-Plazan ta harea’de bai, ta plazatik hemen gora’de bai. Nik plazaño kamiyua ezautu det /ezautut/, nun.
-Gurdi bidia o kamiyo kamiyua?
-Kamiyua, ta kamiyua ez zan arreglatzen hemen, baiño gurdi biriak danak arreglatu in bihar ziñuzun, bestela jota egurretan hor pixkat hasten baziñan jo ta txikituta jartzen ziñan, ta biriak estu estu, estrata zar batzuk zien, ta mendia abittu ta honeaiñoko lokatza ta etxeti atea orduako beti.
-Ta auzolanen izaten zan hua?
-Bai, bai, auzolana bai.
-Ze izaten zan o nola?
-Hoixe, zuek gaztiak ta ondo bizi zeatenak. Auzolana izaten zan, herrin bandua o abixatu itten zun, ta halako mendin izeneako auzo honea juteko ta harea jun bihar izaten zan.
-Danek o etxe bakoitzeko bat o?
-Bai, etxe bakoitzeko bat. Ta jute ez zanai multa izaten zun.
-Bai?
-Bai.
-Ta juten zanai ardua o zagiya o zeoze ematen zitzaiyon?
-Ardo pixkat, ta ogi, beste ogi koxkor bat hua bukatzen zanian, besteik ezer ez. Ze usten dezue /ustezue/ bizi? Ez dakizue ordia nola.
-Ta zenbat auzolan izaten zian ba? Esan esan. Ze izaten zan urtian bat o hola?
-Urtian bat? Bueno, beuno, bueno, bueno, bueno, bueno… Ze! Astian bat eta, urtian ze, hogei bat igual.
-Ze holaxe, bandua…?
-Bai ba, hogei bat eun erdi pasatzeko ez zan urte guzin eze bihar!
-Ta kamiyua ta arreglatzen?
-Kamiyua ez, hoi diputaziyuanak zian, gurdi biria.
-Ta ze, mutil gazte kuadrilla juntatuko ziñaten ordun?
-Ahal zana, mutil gaztiak ordun ez zan asko izaten, aittonak eo, beste batzuk berriz etxian txutik eoteko abildadeik ez zuenak igual bialtzen zun ta, harek golpeik in be hortxe ta danak harentzako buillaka ta, “halako zeatik ez dek etorri ta halako zea ez dek etorri ta” hortxe segi ahal zan bezela, errita ta builla ta zea.
-Ez zan anbiente ona eoten?
-E, batzutan bai, baiño batzutan, gero zein zendun, zein zendun onduan’de aldia izaten zendun ta.
-Ze juten zian etxeko alperrenak auzolanea?
-Ba, genealian bai, danak ez baiño halakuak asko.
-Langillek etxeako gordetzen zian?
-Bai, bai, baiño langille asko ez zan izaten, gizonen bat, aitta semen batzuk etxian balin bazian o, ze usten dezu /ustezu/, ordun’e nik ezautu det /ezautut/.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia