Aduna (Gipuzkoa)

Sagardotegietako juergak

Sagardotegietako juergak <p>Sagardoak bertsotarako talentua ematen duela diote. Garai batean sagardotegira joan eta egunak pasatzen zituztela diote. Sagardotegietako pasadizo asko daude. Orain baino mozkorra gehiago izaten ziren lehen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardoak bertsotarako talentua ematen duela diote. Garai batean sagardotegira joan eta egunak pasatzen zituztela diote. Sagardotegietako pasadizo asko daude. Orain baino mozkorra gehiago izaten ziren lehen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta leheno esan dezu sagarduak bertsotako talentua ematen zula.
-Bai, uain’e ematen die batzuidi.
-Bai e?
-Bai, baiño ordun gehio usten det ematen zula.
-Ohittura al zan sagardotegin bertsotan aitzeko?
-Bo, hoixe zala, hala esaten zittuen behintzat, osea bertsolariya sagardotegitatik ateria dala aittu izandu dut nik.
-Zuk bizi izan dezu hoi, hemengo sagardotegin, sagardo bertsolariak eta…
-Ez, ez hola ez, ez dittut hola sumatu izan asko, hemen uain’e [...] bersotan zea aitzen dia /aitzeya/ baiño ez. Ta hoi lehen garai batian [...] ba aittu izandu zea, sagardotegia jun ta eunak pasatzen zittuela.
-Bai astiak’e?
-E?
-Astiak’e bai batzuk.
-Bai, ta etxeko andriak’e hor utzi etxeko andriak, hala inguruko gizon bat etorri ta bi hiru egunian etxea juten ez bazan andriak “hunuzkeo gure gizonak premi earra izango dik /izangoik/ ta muda hoitxek eman izkiatzu /emaizkiatzu/”. Andriak gaiña gizonai mudak kanbiatzeko eman, hoik zian emakumiak, ikusten al dezu?
-Ta ordun zuk’e aitai [...] bertsolariyak eta ?
-Bai, bai.
-Zein, ze kontatzen zun ba, pasadizon bat eo kontatzen zun?
-Pasadizuak, nola sagardotegia sartu ta sagardo ona zan garaiyian jesus taberna, sagardotegia iñok atea ezinda ta, jo ta danak kargatu ta lurrian etzanda ta atea eziñik eta, nola ibiltzen zian ta eztakit zenbat upel, kargako sagardua’de astebetian basoka hustu omen zuen astebetian, esan dizut ba leheno sagardo ona tokatu ezkeoz, danak [...] arte.
-Ta ordun’e izango zan ba herriko mozkorra.
-A!
-Danian bezela.
-Bai, bai. Uain baiño moskor gehiyo ordun.
-Bai?
-Bai, bai. Nik esan bihar banu bai. Uain, uain moskortu, ez da itten ordun bezela.
-Leheno ze, eunero?
-Jaitan mesa nausia jetsi ta honoko Zizurkill aldi hortan’e majiña ikusten nittun ta Aunan’e bakar batzuk izaten zien. Tabernan sartu, illunabarrian atera ezin, ta kargatuta askotan besten etxea eman ta launtzen ta, ta hola ibiltzen zan aitton jendia ta asko izete zan ordun. Ni ez nitzake harrittuko etxian askotan, ordun alimentuba’de, nahita’de zenbat izango zan. Zenbat izango zan. Ta behin sartzen zianian hantxe jarri ta, ean ta ean ta ean, ez dakit, ze itten zuen nik ez dakit, ze itten zuen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia