Sagastien gaitzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mihura kentzea garrantzitsua da erraz kontagiatzen da eta. Gaur egun sagastietan gaitza asko izaten dira. Okerrena kantzerra deitzen dutena. Lehen gutxiago izaten zen. Lehen ez ziren hainbeste botika erabiltzen. Pulgoiak ere adar guztiak jaten ditu. Garai bateko sagastiak hobeagoak ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:04:23
- Erref: ADU-003/020
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza
Transkripzioa
- Ta honguak-eta kentzia [lehen esan dezu] ba?
- Honguak o mihurak?
- Ze esan dezu?
- Mihura.
- A, mihura kendu behar izaten zaio?
- Joder! Biharko! txarren-txarrena huaxe do.
- A bai?
- Bai. Ta gaur onduan dana abandonatutako gauza do dana. Onduan sagasti zahar bat mihurez betia balin badakazu, zure sagasti gaztia’re seittun kontagiatuko du. Mihura horren haziya txoriyak hartu, txoriya o pixti eozein pixtik, hartu ta ximorrian hua osoik itten omen du ta hua itten dun tokin ikuittu baten mihura etorriko zaizu.
- Ta ze iten dio ba mihurak sagarrai?
- Arbola izorratu. “Chupón, es un chupón”, ta txupoiak itten diyo arbola izorratu. Ta azkar, gaiñea.
- Bai, e?
- Bai. Urte gutxin barrun bihar, itto itten du mihurak dana.
- Ze hasten da, aurrena sagarrik ez ematen ta gero…?
- Bai, arbola itto. [Ez] urte batian ta bin ta, baiño zenbat hazten zaizun. Baiño uain [baten] sagasti zaharrak ikusten dittut nik dana mihura huts-hutsakin, ta gero, gaiñea, denboakin iyartu itten dittu, gaiñea, horrek. Bai. Ta hua onduan baldin badakazu, harek sagasti gaztia ta gaiñantzekuak’e danak kontagiatuko dizkizu. Ta gaur ondoko mihura ta hoik iñok ez dittu kentzen, ta ondokuak paatu bihar izaten du.
- Ta beste amenazan bat o hola, mihuraz aparte, hola, peligrua duna sagastin?
- Uain, uain, uain kantzer o esaten diyena’re asko ateatzen zaiyo. Uain sagastiyak’e dakazu, ikeragarrizko gaitzak dazka sagarrak´e.
- Kantzerra esan dezu?
- Kantzerra bezela, bai. Jo-ta azala jaten diyo, hola, kantzerrak jango baliyo bezela, azala jaten diyo, ta barrua, ta deskuidatzen bazea buelta guztin igual. Ta buelta guztin jaten balin badiyo harek, harek arbola guztiya izurratzen du.
- Ta zer da ba, hongon bat o? Parasiton bat o...?
- Hongua... bai, [...] hongua, nik izena... txarko uste det esaten diyela izena.
- Hoi leheno’re bazan?
- Leheno gutxi. Uain leheno baiño gehiyo hoi’re.
- Izango zian gaixotasunak eo hola.
- Bai, lehen’e, lehen’e izango zian, baiño uaintxe aiña’re ez dakit ba ote zan ba.
- Izenik izaten zuen lehengok?
- Zer, gaitzan izenak? Izenak badittue, baiño nik ez dakit; hola esateko ez dakit.
- Ez zan izaten hola…?
- Ez, ez, ez. Uain’e, gaiñea, leku askotan mihura bezelako… mihura ez, beste goroldiyua bezelako txuri-txuri bat’e ateatzen zaiyo ta [erdi horittuk] jartzen dittozu ta hua’re… Hoik danak garbittuko liake sulfatua botata, insektizida hoik bota ezkeoz’e majiña bat garbittuko litzake. Ta uain ez zaiye botatzen; bat, dezu lana ikeragarri kostatzen dan hoi, ta beste bat in behar dezu asko pagatu.
- Pagatu?
- Noski. Botika-hautsak o holako zea hoik, hoik garestik izaten die.
- Leheno, ordia, ez zan izango [holako botikaik]?
- Ez hoinbeste. Botikak… botikak zeoze izango zan lehen’e, baiño uain bezela aiñe botika lehen ez zan izando.
- Hola, normalian, ez zitzaiyon eze botako sagastiyai.
- Jenealian ez. Ta uain, uain, udaran’e behin agoztuba ezkeoz ateatzen zaiyo “pulgón” o esaten diyena, gaiñen zorriya bezelakoxe bat. Ta harek’e, berriz, jo-ta adar guztiyak jaten dittu, ta irabaziik be uzten du arbola, puntta-puntta-punttan. Ta uaindik atea gutxiña uain bi urte atea zun. Hemen izan dan kanpoko zeaik garbina, sagarrik iya bat’e [har jo… nik ez det hainbestekoik] ezautu, uain bi urte zan. Ta lehengo urte hortan, berriz, zian pixkat danak har jua, zulatuba, zikiña.
- Ta hoi leheno’re bazan, beste “pulgón” o hoi?
- Nik, nik ez det uain bezela aiñe ezautu behintzat, honbeste ez det ezautu nik. Nik ez det holako zeaik leheno ezautu izandu.
- Sagasti [...]
- E?
- Garai bateko…
- Bai, bai.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!