Inguruko herrietako sagarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ramonen aitonak sagarrak Villabonako geltokira eraman eta bagoietan Asturiasera bidaltzen omen zituen. Astigarraga eta Lezoko sagarrek zuten izen ona. Adunako sagarrak ere onak dira, batez ere eguterakoak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: ADU-003/016
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza
Transkripzioa
- Nere aitona zana’re aitzen omen zan, hemen sagarrak iñun [...] ezin, sagarrak hartu, Villabonako estaziyoa eaman, han bagoiya kargatu, ta Asturiasea bialtzen aitzen omen zan gizajua. Bai.
- Hemen sobran zeudelako sagarrak?
- Bai, bai.
- Ze sagarra hola izaten da, ez? Urtebete tope…
- Baiño hala’re, hala’re, ordia, ordun sagarra une batian izango zan. Gero ni ttikiya nitzanian hasi zian jendia kentzen, baiño hor goiyan’e bertan sagasti saillak ikeragarrik izango zien ta hemen’e bai, hemen’e uni hartan ikeragarri. Soruan artua ingo ez bazan’e uste det sagarra dana, dana sagarra ta gaztaiña.
- Ta sagarra problemaik ez zan izaten sagardotegitan saltzeko ta, segurua zan?
- Jenealian [...] sagarra, ta Tolosaz gorako sagarra iya ez zuen nahi izaten sagarzaliak, goikua gorriya zala ta lehorra zala ta harea juten zien Tolosaz behera o holakua aitzen zien garaiyian.
- A bai, e?
- Bai, jenealian.
- Ta nungo sagarrak zuen fama earra o hola?
- Berez, Astigarraga ta Lezo ta hoik oso sagar toki onak zian. Urnita aldiak eta’re bai. Ta gure etxian’e honoko beheko egutera hoitan ikeragarri sagar onak zian
- Eguteran ondona?
- Bai. Ta hemen Adunan’e hor Goiburun egutera aldi hoik ta’re bai. Garai batian sagarduan premiyua atera zuna’re, Astarbe Manuel, Mendiolakuak, Adunako sagarrak emanda harekin atea zun premiyua; ze… dala berrogeita hamar hirurogei urte holakon batian.
- Ta hemen sagardua iten zenuenian urrutiña nungo sagarrak ekartzen […]?
- A, hemen ez bazan, ahal zan tokikua.
- Bizkaiaño ta hola?
- Ez, ez, nere [...] ez.
- Gipuzkoa aldetik
- Bai. Uni hartan asko izaten zan. Uain dala… uain [dauxke] hamar, hogei, hogeita hamar urti hontan, jun bihar izaten da noabaitte, ta Bizkai aldetik’e Karrantza ta hortik´e ekarri izandu deu.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!