Sagardoa kargatan neurtzen zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Upelategietan sagardoa "karga"tan neurtzen zuten; karga bat 150 litro ziren. Hogei kargako upelak ere izaten ziren. Sagardotegi batzuetan bestetan baino upela gehiago izaten ziren. Artoa eta babarruna neurtzeko, berriz, anega, lakaria eta gaitzerua.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: ADU-003/006
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Sagardoteitan. Ta gure aitta zanak esaten zun ordun, gaiñea, ez zan litroka-ta ez zan izaten, kargako izaten zan.
- Karga?
- Bai. Upel batek, “zenbat upelak?” eta “hoinbeste karga”, ta kargak ehun ta berrogeita hamar litro. Noski, leheno nola izaten zan? Artuakin ta’re anea ta lakaiya ta hola izaten zan. Ta gaitzeruba-ta izaten zian.
- Gaitzerua?
- Bai.
- Hoi zer zan?
- Artuan neurriya, ta… artua ta babarrunan neurriya.
- Ta kargak, zenbat kargako upelak izaten zian ?
- Ba, in zazu kontu, hogei kargakuak eta, haundiguak’e bai ta… txikiguak en general.
- Ta zenbat upel o hola izaten zian sagardotegi bakoitzian?
- Uain bezela danetati. Batzutan bost o sei igual izango zian ta beste batzutan hamabost igual izango zian ta. Nik hala entzuten nun hoi, hoi nik neonek ez nittun ikusi. Beno, hola ikusi nittun azkeneko bakar batzuk.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!