Aduna (Gipuzkoa)

Garai batean sagardoa nola saltzen zuten

Garai batean sagardoa nola saltzen zuten <p>Garai batean sagardoa egin ondoren kalean partitzen zuten. Barrika txikietan eramaten zituzten eta familiek erabili ahal izateko. Beranduago Ramonen aitona eta aitak Andoainen sagardotegia jarri zuten, kalean. Erosleak txarro edo botilarekin joaten ziren dendara sagardoa erostera. Gauean berriz lokalean bertan afaldu eta txirritik edaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean sagardoa egin ondoren kalean partitzen zuten. Barrika txikietan eramaten zituzten eta familiek erabili ahal izateko. Beranduago Ramonen aitona eta aitak Andoainen sagardotegia jarri zuten, kalean. Erosleak txarro edo botilarekin joaten ziren dendara sagardoa erostera. Gauean berriz lokalean bertan afaldu eta txirritik edaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta sagardua saldu, in itten zan hemen ta beste nunbaiten eman o…?
- Sagardua hemen in ta gero kalian partitzen zuen ordun.
- Adunan bertan?
- Aduna ta Andoain ta Billabona ta hoitan. Ta hemen ingurun ta kanpoa-ta’re bai. Kanpoa, konparazioako, ze esango dizut nik, Lasarte aldea o, eskatzen zigun tokin.
- Ze, nola juten zian, zaldiz o zaldikin eo?
- Sagardua ordun jenealian jendiak etxetan, kaletarrak eta hoik, barrika txikik izaten zittuen, ta moztua ematen zitzaiyen, “el mosto”. Ta moztua eman ta han barrika txikik betetzen zitzaizken. Ta gero jendiak familin ta etxian eateko-ta gero barrikatatik izaten zittuen. Hoi uain dala, uain dala larogei urteko kontuk dia hoik. Ta gero, gero hortan zabiltzala, nere aitonak eta aitak Andoaiñen kalian jarri zuen sagardoteiya, bodega, upelateiya.
- Nun jarri zuen?
- Exkerraneko tabernak dauden hortan jarri zittuen. Ta gero uste askuan han ibiltzen zien. Nere izebak... ordun izaten zan danak etxetaa jendiak ematen zun txarruakin ta botillakin ta hola ematen zuen. Ta nere izeba batek iya egun guztiya —kanillatik saldutzen omen zuen ordun, ta— kanillan onduan, hola, silla ttiki baten jarri, exeri, ta batek boltsan botillak zittula etorri, botilla bete, ta familiako eaman. Ta gero gabian, berriz, Bizkai aldian nagusi esaten ziyen, aitona ta gazte jendek etorri ta bertan janez, xiritikan, ean ikeragarri, ta gero etxea danak bersota jun.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia