Ramon Garmendia Altuna
Abaltzisketa (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Abaltzisketako Estanga Goena baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen, eta ama ere abaltzisketarra zen, Arandi baserrikoa. Txikitatik gustatu zitzaizkion idiak eta segan aritzea. Aitak, herriko alkate izanak, erdaraz ez jakiteagatik beti arazoak izan zituela-eta, semeei hizkuntza hura ikasteko aukera eman nahi izan zien. Hala, anaia zaharragoak egin zuen bezala, Aguraingo baserri batera joan zen morroi Ramon ere, hamalau urte zituela. Lehendik idi zalea baldin bazen, Agurainen ez zitzaion zaletasun hura areagotu besterik egin. Hamabost hilabete pasatu zituen bertan, eta gehiago ere pasatuko zituen beragatik izan balitz, baina anaia soldadu eraman zutela-eta, haren lekua hartzea egokitu zitzaion. Osaba batekin artzain ibiltzen zen hura, eta Ramonek ere bi negu pasatu zituen Zarautzen, artzain lanetan. Gero etxera itzuli, ezkondu, eta berak hartu zuen etxeko martxa, segarako eta idi-zaintzarako zuen zaletasuna lanerako fin erabiliz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ABL-005 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?