Bartolome Murua Gorostidi
Abaltzisketa (Gipuzkoa) (1932-2017)
Biografia
Abaltzisketako Gasastegi baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen, eta ama Abaltzisketako Olano baserrikoa. Herriko eskolan ibili ondoren, gurasoek Tolosako eskolapioetara bidali zuten ikastera. Handik itzuli zenean, baserriko lanei ekin zien buru-belarri. Hala ere, Larraitz aldera hurbildu ohi zen igandero-igandero. Hogeita hamaika urterekin ezkondu, eta hogeita hemeretzi urterekin Alegiako Becker enpresan hasi zen lanean eta handik hartu zuen erretiroa, baserriko lanean erretirorik izan ez badu ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ABL-009 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?