Teresaren ama birritan ezkondu zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABD-016-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Teresaren amari gizona hil jakon eta ostean morroiarekin ezkondu zen. Neba-arreba bi lehenengo ezkontzakoak ziren eta lau bigarren ezkontzakoak.
- Proiektua: Abadiñoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko azaroaren 20a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: ABD-016/003
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Mari Paz: Zuen ama Oruako semiaz euenan ezkondute.
- Teresa: Bai, ta hil zan.
- Mari Paz: Ta hil zan.
- Teresa: Hil zan.
- Mari Paz: Ta hil zanien, gero krixauaz ezkondu zan.
- Teresa: Bai, krixaue egon zan han. […]
- Mari Paz: Asike aurreko ezkontzakue zan, bai. Hormaetxea.
- Teresa: Etorri zan, Zeanurittik etorri zan. Baiña Zeanurin beste etxe baten be egon zan, krixau. Ta handik pasau zan Oruara.
- Mari Paz: Oruara.
- Teresa: Oruen egon zan gero.
- Mari Paz: Bengoa. Pedro Bengoa.
- Teresa: Bengoa, abizena.
- Klaro, zure aman bigarren ezkontzakoa.
- Teresa: Bigarren ezkontzakue.
- Mari Paz: Bai, bai.
-Ta neba-arreba danok zarie bigarren ezkontzakoak?
- Teresa: Lau bai. Lau azkeneko ezkontzakuek. Ta bi zien bakarrik lehenengo gizonaz.
- Mari Paz: Bai ta harek hil zien.
- Teresa: Hil zien harek.
- Mari Paz: Bai.
- Orduen famili handixe ziñien?
- Teresa: Bueno bai, nik ezetu nabezan, bixek ezetu nabezan.
- Mari Paz: Neuk be bai.
- Teresa: Gaixoik egon zanien hik be bai.
- Mari Paz: Felisa ta. Felisa ez gaiñunan ezautuko ba! Ta Kontxes be bai.
- Teresa: Kontxes.
- Mari Paz: Kontxe be bai.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!