`Txirrita´ren lendabiziko bertso-lagunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABD-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
`Txirrita´ren "lendabiziko bertso-lagunak" bertso sorta. Data aldatuta kantatzen ditu bertsoak.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Larrinaga
- Data: 1994(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ABD-004/006
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
Milla beatzirehun larogei eta
hamahiru urte hurrian,
lehelengo plazan kantatu nuen
Hernaniko lurrian,
San Antonio deitzen dioten
erminta baten aurrian,
lagunak alkar estimatuaz
lehengo ohitura zaharrian.
Joxe Migelek atera zuen
oso hizketa leguna:
"Hau da, gaztiak, prezisamente
gaur guk egin bihar deguna:
altxa dezagun San Antonio,
gaur da beraren eguna!".
Gaur [ihes eginda dago han izutua]
orduko nere laguna.
Hirurogeta hamar bat urte
badaduzkat nik bizkarrian,
kargamenturik txarrena hau det,
ezin utzi baztarrian;
hanka batetik kojoka nabil,
min txarra daukat ixtarrian,
baiña baditut lagun maitiak,
ez nago modu txarrian.
Gazte-gazterik hasi nintzan ta
oraindaiño bitartian
zenbait umore jarri ete det
Kantabriako partian;
puska batian ez naiz ahaztuko
sartuagaitik lurpian,
nere aitamenak izango dira
beste larogei urtian.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!