Bittor Garaigordobil Berrizbeitia
Abadiño (Bizkaia) (1915-2018)
Biografia
Amaitermin auzoan jaio zen 1915. urtean. Udalerriz Abadiño izan arren, elizaz Otxandiori dagokio beraien auzoa. Aita bertakoa zuen eta ama Arrazolakoa. Hamar neba-arrebatatik bigarrena izan zen. Abade izateko erabakia hartu eta hamahiru urte zituela Arteako seminariora joan zen. Gerra Zibilean, abadegaia zenez, armekin barik "kamillero" bezala ibili zen soldadu. Euskal Herrian zein Espainia aldean ibili zen, betiere derrigortuta; Bilboko "libertadore" bat dela ere gogoratzen du ironikoki. Gerraostean, Gasteizko seminarioan egon zen, ikasle zein irakasle. 1948an Ekuadorrera joan zen misioetan eta 1982. urtean bueltatu zen bere jaioterrira, Urkiolako santutegira, hain zuzen ere. 97 urte bete berritan egon ginen berarekin eta ia azken mendeko berri eman zigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ABD-023 | 2012 | Abadiñoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
ABD-024 | 2012 | Abadiñoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute