Jose Gastelu-Urrutia Arabio-Urrutia
Abadiño (Bizkaia) (1922-2015)
Biografia
1922. urtean sortu zen Gaztelu auzoko Aristiganen bederatzi seme-alabadun familia batean. Gurasoak ere auzo horretako zituen. Abadiñoko eskolara ahal zenean joaten ei ziren, baserrian behar asko izaten zuten-eta. Gerra aurretik, 13 urte zituenerako, morroi joan zen Berrizera eta bertako bi familiatan egon zen 16 urtera arte. Hainbat gairi buruzko informazioa eman zigun elkarrizketan bere emazteagaz batera: Gazteluko antzinako bizimodua, errekako arrantza, perretxikoak, Gerra Zibila, basoko beharrak, auzolana, ermandada... Trañara ezkondu zen bertako Deogracias Sarrionandia-Ibarragaz. Elkarrizketa garaian, eurak ziren Abadiñon jaiotako eta elkarrekin ezkondutako andra-gizonak zaharrenak; izan ere, 66 urtez ezkonduta egotea ez du edonork lortzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ABD-011 | 2012 | Abadiñoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
ABD-012 | 2012 | Abadiñoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
ABD-013 | 2012 | Abadiñoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute