Juana Erauntzetamurgil Zinkunegi
Igeldo auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Igeldoko Iturrieta Zahar baserrian jaioa. Bai ama eta bai aita Igeldokoak zituen. Aitak Antiguako Lizarriturri xaboi fabrikan egiten zuen lan. Hamahiru senidetan zaharrena zen Juana, bere atzetik hamaika mutil eta neska bat etorri baitziren. Etxea lau bizitzakoa zen, eta beraiek lau haietatik bi erabiltzen zituzten. Maizterrak ziren, ordea, eta nagusiak etxetik bota zituen, alaba ezkontzen zitzaiola eta. Itsasondora joan zen, orduan, Juanaren familia, eta handik Lasarteko Zabaleta auzora, berak hogeita bi urte zituela. Han bizi zela, Orian egin zuen lan, Brunet ehun lantegian. Handik Astigarragara ezkondu zen. Gazterik alargundu zen, ordea, eta Zabaletara itzuli zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-120 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
DON-121 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute