Pakita Lizarralde Mendizabal
Bergara (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Pakita Lizarralde Mendizabal Bergarako Elorregi auzoko Olan jaio zen. Aitak Ola-Lizarralde etxea eraikiz geroztik, bertan pasatu zituen bere haurtzaroko eta gaztaroko momenturik gehienak. Etxean bertan zegoen tabernaz eta jatetxeaz arduratu zen familia osoa, bereziki, Pakita, senar Felix Igartuarekin batera; "Tio Pitt" izenez ezagutzen zuten ostatua inguruan. Bazkariak eta afariak ematen zituzten, eta oilaskoa zen hango plater erregea. Gainera, gauerako parrandarako lekua ere bazen, bai auzotarrentzat, eta baita Bergara edota Arrasate aldetik etortzen zirenentzat ere. Maitasun eta goxotasun handiarekin oroitzen ditu urte haiek Pakitak, eta ilusio bereziarekin kontatzen ditu tabernan bizi izandako istorio eta pasarteak.
Argazkiak
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-370 | 2022 | Alex Artzelus Mujika | Alex Artzelus | ||
BER-371 | 2022 | Alex Artzelus Mujika | Alex Artzelus |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute