Itsasontzien konponketa; kalapeta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1963an egin zuten azken itsasontzia eta ondoen konponketak egiten hasi ziren. Inguru guztietaik ekartzen zizkieten ontziak konpontzeko. Karro gainean ateratzen zen itsasotik. "Kalapetako lana" egin dute asko. Honen inguruko azalpenak. Urtean behin ekartzen zizkieten itsasontziak, arrantzarako prest izan nahi zituztenean. Motorren bila ere Balenciaganera etorri eta konponketa guztiak eginda joaten ziren. Kargako barkoak ere etortzen zitzaizkien; hauek txapazkoak izan arren, horiei ere konpontzen zieten lurra.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ZUM-013/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Ontzigintza
Transkripzioa
- Ta sesenta y tresen in gendun azkenengo barkua. Dosen ezkondu. Aittak "etorri lehenbailehen, barkua in behar diu ta!". Ta udaberridxan in gendun barkua sesenta y tresian ta ya fuera. Ta orduantxe mejoratu hura, barkua itiai laga ta mejoratu. - Reparaziyuekin, ta… - Reparazidxuakin. Orduko horrenbeste, ta… Beti juntatzen zan geo, karruak zeben, karruak, sei karro zeben Balenziaganian. Barkuak karruak altzatzeko, barkuak altzatzeko, sei karro. Ta etortzen zian, ba, danetik, Gipuzkua danetik, eta Bizkaitik´e bai, barkua zeoze zuenak reparatzea ta. - Karrua uretatik ateatzeko? - Karrua ateatzen zuen, karro gaiñian barkua lehorrea eta, kalapetatu in behar izaten zan asko. Kalapetako lana in deu asko. Kalapeta da topia […], topia gehidxena, egurrezko barkuak moitu iten dia. Barkuak moitu iten dia ta tope haidxek kalapetatu in behar izaten dia askotan, ura iten du bestela. - Ta urik ez sartzeko. - Urik ez sartzeko, kalapeta. - Eta kalapeta hori zer da? Kalapeta… - Ba, estopa. Estopa izaten da espeziala, hartakua. Ta burnidxak espezialak, batzuek fiñauak, bestiak loridxauak, errematatzeko. Eta geo, masilla o porlana ematen zitzakon kanal hartan. Berez hobia… Oaiñ, harrezkeo, erten zuen gauza hobiak, baiño orduan ez zeon ezer. Ta masilla, berriz, goortzen, goortzen laga ezkeo, bai, baiña barkua bota in behar izaten zan, ta biuna geatzen zan masilla. Ta pixkat porlanakin o in, ta, geo erten zuen produktu berridxaguak, plastikuak eta ya erten zuen azkenengo urtietan eta ya gehidxo, hobiak. - Baiña bestela, estopa ta masilla ta… - Estopa, estopa, jo ta… Baiña bota iten dula jarri behar zendun, goor-goor-goorra. Ta igual hasieran igual, ta!, ta burniya barruraiño. [Han ura iten zuna] kantidadia. Barkua, egurrezko barkua asko moitzen da. Asko-asko-asko moitzen da egurrezko barkua. - Eta normalian ze ekartzen zian urtian behiñ, o? - Hoidxek jenealian urtian behin. Zeako, antxoetako, o bestela atunetako. Primaveran o San Pedroetako jenealian etortzen zian. Ta igual, barkuak, igual hiru-lau barku zean ta dana jo ta presaka ibilli behar! Baiña halare, barkuak, egurrezko barkuak iten aldian askoz hobeto. Zoze, dirua sartzen zan, bestela ezta diru-piurikan´e! Perraik ez zan iten! - Eta, reparaziyuak eta hamen inguruko herri guztietakuak? Getaria ta… - Herri danetakuak. Hondarrubitik hasi, ta geo Santandertik´e bai ta asturianuak´e bai, ta… Motorrak´e, geo hamen nola bertan zeben motorrak´e, jendia motorreta etortzen zana, ba, karrua´re sartzen zan, ta ya lan danak erten behar izaten zuen hemendikan ta, lana nahikua juntatzen zitzakun. Geo, kargako barkuak´e bai […] etortzen zian. Ta kargako barkuak jenealian txapezkuak izaten zian, egurrezkuak´e bai, baiño txapezkuak´e asko. Baiña eukitzen zuen bodega lurra egurrezkua, karga botatzekua, eta hura nola karga haundidxak ibiltzen zian, puskatu igual iten zan, ta hura´re arreglatu iten gendun lurra´re, txapezko barkuena, kosteruena. Lan asko, puf! Lana in deu!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!