Zumaian egindako barkuetan lan egin izan du beti
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko abuztuaren 23a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ZUM-011/020
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Arotzak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Ontzigintza
Transkripzioa
- Eta barkuetan ze lan izaten zan? Barko haundietan eta?
- Barko haunditan? Ba, zenbat kamarote, zenbat... Bueno!
- Ohiak eta?
- Dana. […] forratzia. Forratzia lan haundidxa izaten huan. Hori dana orduan garai batian iten giñian dana zeakin, formikakin, dana, garai batian. Ta lana, baiña bildurgarri izaten huan, e!
- Bai. Esan dezu larogeita hamar bat metrotik gorako barkuak ziala, ez, batzuk?
- Larogei ta hamasei. Sota ta zeakuak, Sota ta bestiak hitxuan, zea, Uralar.
- Bilboko…
- Bai, danak Bilbokuak hitxuan hoidxek. Ta geo azkenian [in gitxian] barkuak hitxuan, berriz, zearako, zea izaten dia ba, esto… petrolidxua ateatzen-ta ibiltzen hitxuan Mar del Norten ta… Ta haidxentzako konbustibliak eraman ta salbamentoako ta tipo hortako barkuak. Hoidxek ya barko zeak hitxuan ya, barku modernuak. Ya orduako ya dana aldauta ziuan.
- Eta zuen lana, behintzat hasieran, nun izaten zan? Zumaidxan bertan?
- Beti Zumaidxan.
- Beti.
- Askotan deitu zien, bat Oridxoa o bestea o kristua, hara. Sekula ez gaitxuk moitu Zumaitikan.
- Eta larogeita hamar metroko barkuak bertara ekartzen zian?
- Ez, bertan iten... bertan iten hitxuan.
- A!
- Oseake Zumaian indako barkuak.
- Orduan ez zian Bilbon indakuak?
- Ez, ez, ez, Zumaian indakuak.
- Bilboko konpaiñia, baiña Zumaian indakuak.
- Nik Zumaian indako barkuak bakarrik in dixkiat. Baiña asko ordia! Igual Uralar beak’e, ze, hogeita gehidxo barko in zitian.
- Zeintzuk zian hemen astillero holan, e, inportantienak?
- Orduan hitxuan hemen, oseake astillero inportantienak hitxuan […], hoidxek hitxuan Galarraga ta.
- Izenak esango dizkiazu?
- Hitxuan Probes Galarraga, ta zea, Santidxo, hitxuan sozidxuak. Geo hitxuan bestiak Zacariasenekuak. Hoidxek hitxuan Arrizabalaga... Arrizabalaga... ta geo bestia, nola zuan sozidxua? Ta geo hitxuan bestiak Egaña… Egaña-Aperribai. Andrian... andrian aitta ta. Hoidxek. Andrian aitta ta zeak hitxuan, barkua itten zitien, egurrezko barkuak.
- Eta hauek zian inportantienak Zumaian?
- Bai. Hoidxek ya iten zien barkuak.
- Barkuak.
- Geo guk iten [genixkien] barkuak, barruko lanak.
- Eta…
- Ta geo Balenciaga, noski. Balenciaga izan dek beti. Ta lehen-lehendikan bahitxuan berriz, ba, hoidxek zea, barku txikidxak-ta iten hitxuan Unanuek eta […] askoek, askoek. […] eta, askoek.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!