"Maulixoen" arrantzaren inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ze ingurutan ibili izan den arrantzan. Berari gehien gustatzen zaion parajea Itzurun ingurua da. "Maulixuak" (karrakelak) harrapatzera nora joaten zen. "Gabarrantza". Udazkena izaten zen garairik emankorrena. Udaberrian andariketan edo "maulixotan" egiten zen, baina azken hau nekosoa izaten zen. "Maulixoen" arrantzaren inguruko azalpenak.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko abuztuaren 23a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ZUM-011/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta, orduan, harraldera, nora? Beti…
- Ni hasi nitxuan, estreiña, paolea, Paolaldea, oseake, deitzen zakona Malparaje ta Kato Plaza, ta paraje hoidxetan. Geo hasi nitxuan honea, hondartza, Itzuruna. Ta geo, berriz, asko zeara, Algorritik Sakonetaiño.
- Eta toki onena zein zan?
- Nei gehidxena gustau zaitena beti izan dek Itzurungo zea, buelta hau.
- Itzurungua?
- Bai. Hasi San Telmo azpitikan, San Telmo… San Telmo, ba, Itzurungo plaiatikan, paoleaiño. Ta geo, zea, zearaldea, Algorritikan hara juten nitxuan, berriz, asko. Maulidxua badakik zer dan? Karakolak.
- Bai.
- Maulidxuak o gabarrantza. Gau-arrantza izaten dek gabian, arrantza. Gabarrantzata beti hara. Bestela egunez beti, hasi paolan hasi nitxuan ta geo honea.
- Itzurunea.
- Itzuruna.
- Eta hori zeaitik? Gabarrantza iteko hobia da?
- Bai. Oseake, berdiño dek. Hemen dana harri haundidxa dek. Hemen dana harri haundidxa dek eta han askoz’e errezo ibiltzen haiz. Ta arrantzako´re askoz’e aberatso dek hua, berez. Algorritikan hasita, Sakoneta oso aberatsa dek.
- Eta esan dezu gehienbat udazken partian izaten zala, irailletik aurrea.
- Bai, arrantzako onena hori dek. Oseake, hemendik aurrea. Hemendik aurrea arrantzako oso ona dek, bai olaarrotako –olaarruak ya haundidxo izaten ditxuk–, ixkira’re ya gora etortzen dek… ta askoz hobia izaten dek arrantza hua.
- Eta bestela, negu partian eta udaberriyan-eta iten zan edo…?
- Udaberridxan o andariketa o bestela maulidxota. Ta maulidxota dek, bastante nekosua izaten dek.
- Zeba?
- Dek… Oseake, juten haix hemendik Sakonetaaiño, ordubeteko birian, eta geo etorridxaz, ba, iten dek, ba, harridxai buelta emanez. Ze, maulidxua, jenealian, eoten dek harri azpixan eoten dek. Errekak-eta nola jeitsitzen dian, ur haren barrenian eoten ditxuk sortak, maulidxuanak.
- Beti sortan?
- Sortak… bueno, ugaridxo izaten dek. Maulidxo haundi hori-ta, hor arrantzatzen dek hura. Errekan nola jeisten dian, han izaten dek hori. Ta, orduan, in bihar izaten dek harridxai buelta eman. Ta, orduan, ba... Ta bestela, ba, banaka-banaka, billatzen hitxuan bost-sei, o… maulidxo haundi hori, gaiñea. Bai.
- Eta nekeza, orduan?
- Karo! Harriyai buelta ematen ta makurtuta-ta ibili bihar dek eta ez dek zean bezela, olarrutan bezela, kañia sartzen dek ta han billa ibiltzen haiz, baiña han makurtu ta lan asko in bihar izaten dek.
- Eta hori udaberriyan izaten zan?
- Hori eoten dek urte guztidxan. Baiña ni juten nitxuan harea udaberridxan juten nitxuan. Oseake, artian olaarruak eta ezer ez zeonian, ba… Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!