Jadarre eta Estazio ingurukoek euskara desberdina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko apirilaren 26a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: ZUM-005/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Nahi det esan, baserritar kulturak… Arrantzale kulturak eta baserritar kulturak diferentzi haundia die hemen Zumaian. Eta adibidez, ba, estazio aldekuak edo Jadarre edo Gau Txori aldekuak… Jadarre barriyua ezautzen dezue?
- Bai.
- Ba, alde hortan, ba, zeuden lehen bi baserri eta etxe bat, gehio ezer ez. Ba, hanguak ya hizketan diferente hitz eiten zien, ez gu bezela. Eta baita estaziyokuak ere bai. Guk “estadixua” esaten giñun, “estadixokuak”, ezta? Haiek ya, guk “gorrixa”, “haundixa”, “eurixa”, eta haiek “euriya”, “haundiya”, “gorriya”, Zauztarrak bezela. O Arruakuak bezela, ezta?
- Bai. Eta Oikiyan ta holan esaten da, ezta?
- Oikiyan’e baserritarren… “Oikiya”, “Oikiya”, “Oikiya”. Ta guk “Oikixa”.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!