Fonetika/fonologia kontuak Zumaiako euskaran
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ZUM-004/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Fonetikan, Zarautzen aztarnaren bat jaso degu, baiña hemen arruntagua izango da –a mugatzaillia, -a-z bukatzen dian hitzetan, -a mugatzaillia eranstea: askaa, gaztaa, pasaa…
- Bai, hamen dezente. Hori entzungo dezue. Zaharrei aituko diezue hori: neskaa… Gaztaa-rekin kontuz ibili behar da, kasua berezia da.
- Hemen gaztaia da?
- Ez, gaztaa da baita, baiña gaztaa beti hitz berezia da. Gazta ta ardua. Gazta ta ardua bereziak dia ze jatorriz beste hitz batzutatik datoz, ez? -n-ren erorketa: gaztana edo ardanoa omen zian hitz zaharrak. Baiña bai, neskaa eta azaa eta holakoak oaindikan…
- Eta saldaa…
- Bai, saldaa…
- Zarautzen lau edo bost hitz dia: neskaa, azaa, saldaa…
- Bai. Hoidxek aitxuko dituzue. Eta Itziarren ya, ya aldatzen da.
- Askia, saldia…
- Bai, bai…
- Neskia.
- Bai. Ya, disimilatu egiten da. Hor, ba, hori, hoiek ere… Bueno, ahaztu egin zait hori esatia, baiña hoidxek ere aitzen badituzue, ba, hoiei, hoiek entrebistatu. Hoiei atera, ahal dana, ez? Bai.
- Eta zeta? Jende zaharren artian –z-…
- Ez da bereizten, ez. Bueno, mendebalean bezela. Eta gaiñea nik uste hori ya Donostiraiño aillegatzen dala. Baiña Normalean –s- ta –z-, -s- antzeko batean asimilatzen dia bidxak. Eta –ts- ta -tz, -tz. Osea, –ts-´re ez da… Osea, pertzona, eta abar. Osea, –ts- iñondik ere iñoa ez da aitzen.
- Nik zalantza daukat, Zarautzen, baserritar batzuen artian eta, ño!, beti ez da –s- ta –z- arteko zeoze. Batzuetan…
- Zeoze bereizten da?
- Bai. "Gazte" ta hitz batzuetan nik uste det hor daola, jende nagusia eta baserritarra.
- Ya.
- Kaletarren artian esango nuke galdu dala. Baiña Urdanetan eta Urtetan eta Aian eta…
- Barrualdea, ezta?
- Esango neuke, hor…
- Bai.
- Hor dagola, e!
- Bai. Ba nik uste det ya z-ak aitzeko barrualdea jo behar dala.
- Horreatik. Igual hemen Oikiñan nagusi-nagusi batzuk…
- Ez dakit. Oikiyan ez dakit…
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!