Mertxe Irureta Mujika
Zumaia (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Guraso zumaiarren alaba, Erribera kale ezagunean bizi izan ziren (orduan Portu kalea deitzen zen). Ama Juanita ileapaintzailea eta aita Angel 'barberua', kale berean zeukan bakoitzak bere lantokia, elkarren ondoan, eta ezinbestean maitemindu, ezkondu eta negozioak bateratu zituzten. Bi alaba eta semea izan zituzten. Mojen eskolara joan zen Mertxe 14 urtera arte, ondoren joskintzan ibili zen lanean. Mari Pilar Manterolarekin batera, 'Beti Gazte' dantza taldearen sortzaileetako bat izan zen. Beste zaletasun bat ere bazuen: mendia. Ahizparekin eta lagunekin mendira joaten hasi eta horrela ezagutu zuen senarra bihurtuko zen Joxeba Zubiaurre zarauztarra. Elkarrekin Indamendi mendizale elkartearen sortzaileak izan ziren, 1973an. Joxebaren argazkilaritzarako zaletasunak bultzatuta, urte askoan herrian ezaguna izan zen 'Foto Mertxe' argazki denda ireki zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-117 | 2022 | Zumaiako ahotsak | Haizea Odria | ||
ZUM-118 | 2022 | Zumaiako ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute