Madrilgo diskoteka bateko pasadizoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-044-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urduñan eta Madrilen bazituen lagunak. Madrilen zegoela, Azpeitiko familia baten etxera joaten zen askotan. Diskoteka batera sartu zeneko pasadizoa kontatzen du. Luisa sukaldean aritzen zen lanean eta 1.000 pezetako soldata zuen hilean; diru dezente zen.
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ZES-044/014
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Han kalea eta ateatzen ziñen, ordun […]
- Luisa: Bai, bai, bai.
- Bazittuzun lagunek han?
- L.: Ertetzen nintzan kalea, asko ez e? Asko ez, baiño bai, kalea ta ertetzen nintzan, ta baiño…
- Ta Madrilgo kaletan zemuz? Zeatikan Aizarnatik haruntza…
- L.: Bai, hemen Azpeitiar batzuk zeuden familiya ezagunak, azpeitiarrak zien, andre-gizonak, umek, hiru seme-alaba zezken. Hayen itxea juten nintzan ni. Sala de fiestas bat zeon, hua biden, ta huaxe ikusteko gogua’re banekan, ze tankeatakua zan, ta nik pasara baten sartu ta beittu, aber ze-nolakua zan. Esaten [...], “gogorra in dezu horreatikan!” ta, “bai!”. Eta atera nintzanen zeak, ta pentsauz“hau zein ote da?”. Pentsauko zuen hayek. Nik holako sartu, beittu, eta atzea erten, ta ez zien ezer esan atentziyua…
- Asike sartzeko gogo haundiik ez zizun eman. Bertan eoteko gogoik ez zizun eman?
- L.: Ez, ikustia nahi nun nik...
- Joxe Mari: Zer zan sala de fiesta!
- L.: Bai, eta halaxen. Oso famili jatorra zan azpeitiar hoi, eta hayek andra-gizon hayekin ertetzen nun pasiera ta. Andre-gizonak, hiru ume zezken, gaztiak.
- Ta zuk itten zendun kozinau?
- L.: Bai.
- Ta garbiketa ta ere baita?
- L.: Beste bi dontzeilla zeren, ta nik…
- Zuk kozinau bakarrik?
- L.: Bai, kozina bakarrik. Ta zien ama-alabak bakarrik. Aberatsak zian.
- Hori galdetu behar nizun, soldata ona izaten zan ordun…?
- L.: Soldata onakin jun nintzan ni, garai hartan milla pezta zan soldata.
- J.M.: Hillen milla pezta.
- L.: Hillen milla pezta. Eta biejia pagau zien nei hayek, milla pezta ta biejia. Garai hartako asko zan, eta…
- Ze irabazten zan, han gehio igual hemengo neskame-tokitan baiño? Hemen (L) Donostin ta eon ziñatenetan baiño?
- L.: Hoixe nik ez dakit ba, nik… e, ba, ba, bai.
- Igual erak aberatsago edo…
- L.: Zea, beste etxe hoietan baiño haunditxeo, doblia o geyo. Bai.
- Eta irabazten zendun soldata zutzako izaten zan, ala etxen amai entregatzen ziozun?
- L.: Ez, neretzako.
- Zuretzako?
- L.: Bai. Neretzako.
- Ze etxe askotan esaten due normalen irabazitako soldata amai o entregatzen zien.
- J.M.: Bai, bai, zuk’e Zestuan eon ziñanen ta…
- L.: Bai, baiña Zestuan eon nintzanian ez nun irabazten.
- J.M.: Portuenen eon ziñanen zeozer irabaziko zenun …
- L.: Ke ba, ke ba, ez, ez, ez nun irabazten nik ordun.
- Ordun neskame han ta hemen ibili ziñan?
- L.: E?
- Neskame ibili ziñala ordun han ta hemen.
- L.: Bai, bai, bai
- J.M.: Bai, urte asko kanpuan ibilli da.
- L.: Bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!