Errefuxiatu garaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ZES-042/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ta bitarte hortan amak nunbaitten lan egiten zun?
- Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez, orduan ez zeon, ez, ez, ez, ez. Han ez zeon lanik. Han gu zaittu, gu zaittu, eske refugiauak giñan gu, gu refugiau giñan, eta eta gaiñea jaten ematen ziguen komedoriak esaten ziuena. Komedoria lentejak eta babak. Bai, baiña akordatzen naiz ni, babak zamorroz betetako hoik, ta jan ezin, baba beltzak hola zamorruakin, eta jan ezin. Eta ez dakit jaten zittuen, o ez zittuen, nik ez nun behintzat jaten, ni gaixo gaixo gaixo-ondorena neon, Santanderko Riañoko hortan. Ta akordatzen naiz juten giñala holako toki batea, etxe batea, eta haura komedoria o komedoria esaten zitzayoen, han perola ateratzen zittuen batzuk, banba ta banba, ta burruntzalika bana o zeoze, eta yasta.
- Txarra baiña ona e?
- Bai.
- Besteik ez danen.
- Ez dakizue zuek e?
- Ez, hoi probatu gabe, bizi gabe ez dao jakiteik.
- Zuek ez dakizue, zuek ez dakizue ezta ezta...
- Zuek kontatutakoa, baiña ez dago hoi jakitteik probatu gabe norbeak. Gosea ordun pasauko zenduen?
- Bai, bai, ni baiño geyo bestiak. Nik, esaten dizut, ni gaixua, ta nik nik esnia ta arrautza nahiko banuan, jateko gogua jateko gogua ere akaso ez nun geyegi eukiko, ez dakit. Baiña bai, ni bai, ta gure amak esaten zun “graziyak esniai” esne ona, ta esnia nahikua, eta graziyak hari, ba bizi. Bestela, komedoreko garbantzu hoiek jan ber izan banittun, ez nittun jango ta!
- Haragiik eta arraiik eta izaten zan? Ez?
- Hori, oaingo lujuak dia hoiek. Han ematen ziguena potajia jeneralian. Ez naiz ni akordau’re iten asko, akordatzen...
- Eta erropaik eta erak ez zizuen ematen? Ez?
- Ez zuen emango, ez zuen emango. Ni ez naiz akordatzen. Baiña klaro, hamendikan jun ta galdu zitzaigun haiekin zazpi hillabetian ez giñan ba ibiliko baiña! Ba ez dakit ba nola itten gendun, erropa kontu hori ez naiz akordatzen.
- Baten batek lagunduko zizuen, juten ziñaten etxetan o igual ta?
- Ez naiz akordatzen.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!