Zestoa (Gipuzkoa)

Durangon bonbardaketak etxea suntsitu zienekoa

Durangon bonbardaketak etxea suntsitu zienekoa <p>Durangon bizi ziren etxe ondoan eliza zegoen. Haren kontra bonbardaketan hasi eta bertan zegoen jendea hil zen; Matilderen etxea (hutsik zegoena) bota zuten. Senitartekoak elbarri eta zaurituta geratu ziren. Matilde eta bi anaia amarekin geratu ziren, baina bonbardaketa hasi zenean, ihesari eman eta beste anaiengandik galdu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Durangon bizi ziren etxe ondoan eliza zegoen. Haren kontra bonbardaketan hasi eta bertan zegoen jendea hil zen; Matilderen etxea (hutsik zegoena) bota zuten. Senitartekoak elbarri eta zaurituta geratu ziren. Matilde eta bi anaia amarekin geratu ziren, baina bonbardaketa hasi zenean, ihesari eman eta beste anaiengandik galdu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe hontan bizi giñan. Gero jun giñan beste kaleko beste etxe batea. Eta eliza zeon hamen onduan, ta eliza intendentziya izan emen zan. “Intendencia militar” eo tropan, beak jakingo due ze izango zan. Ta holaxe kontra e? Etxia hauxe ta eliza hauxe. Durango zan, oiñ ez dakit nola dan. Eta objetibua emen zan eliza harrapatzia. Ez dakit eliza harrapatu zuen, elizan mezan zauden beatzitan, goizeko beatzitan haik. Goizeko beatzitan bonbardeau zuen, elizan, eliza zea inguruak, eta Durango dana puskau zuen. Eta elizan barruan mezetan zauden jendia auskalo zenbat hil zian. Ta guk etxe hau, gu bizi giñan laugarren pisu haura, jota beheraiño, zizko.
- Ta zuek nun zeundeten?
- Beste etxea jun orduntxe zazpi egun, ahizpak haurrak izateko eta…
- Eta hutsik zegon etxea, ala zuetako…?
- Ba, ez, hutsik zeon, geu bakarrik gelditu giñan han, geutzako bakarrik. Alkilatu, zea e? Rekisautako etxen bat, txaleta o hola zan ta.
- Baiña puskatu zan, o bota zuen etxe hartan, momentu hartan zuetako iñor ez zan.
- Ez. Gureik ez. Baña…
- Ya junda zendeten bestea.
- Baña gure beste familiya haietakuak hildakuak e bazian, nere edadeko mutil gaz[te] koxkor bat desaparezitu in zan eskombro tartian. Haren ama zanen izeko inbalida gelditu zian, gero hori gero Eibarrekuak zian, ta ikusten giñuzen, baina inbalida gelditu zian, hankak hausita, ta enfin, ta zea. Ta gu “por milagro, por lo que sea”, erten gendun osoik.
- Librau ziñaten.
- Bai. Nere ahizpa bezperan haurra izatea Basurtoa. Bixkiyak.
- Dana pare-paren, bete-beten.
- Nere anayak, galdu giñan bonbardeuan goizian beatzitan, ta orduan, zea ematen ziguen, estee, razionamentua eo esaten dana. Gosayak eta hola, zeozer, ni ez naiz akordatzen ze ematen zuen baña, kafe ta esnia eo zeoze ematen zuen, komedoria esaten zitzayon han, nunbaittea jun ta ume bakoitzantzako eo. Bueno. Han zan bat… o biyak? Ez dakit nola zan. Behintzat galdu giñan: ama birekin, eta ahizpa? Bai, ama, ama hirukin: bi ahizpa ta mutil koskorra. Ta beste biyak por ai galduta.
- Galdu in ziñaten?
- Galdu, bai ba, bonbardeuan danok alde banata igesi in gendun ta, gu txikiyak amai segiko giñun, baiña beste biyak…

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia