Zestoa (Gipuzkoa)

Bizikletari erremolkea erantsita opilak banatzera

Bizikletari erremolkea erantsita opilak banatzera <p>Bainuetxean "botones" lanetan aritu zenean enkarguak egitera herrira joan behar izaten zuen bizikletaz. Bizikletari atzean erremolkea jarri eta han eramaten zituen 700 lagunentzako opilak. Errazionamenduko kartila bat izaten zuten eta egunero hartutako janariarekin zigilua botatzen zitzaien kartilan. Ogiaren errazionamendua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-041-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bainuetxean "botones" lanetan aritu zenean enkarguak egitera herrira joan behar izaten zuen bizikletaz. Bizikletari atzean erremolkea jarri eta han eramaten zituen 700 lagunentzako opilak. Errazionamenduko kartila bat izaten zuten eta egunero hartutako janariarekin zigilua botatzen zitzaien kartilan. Ogiaren errazionamendua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk "botones" lanen ibili ziñenen, enkarguk nola eamaten zittuzun, bizikletan?
- Bizikletan.
- Eta hemen ingurun itten zittuzun enkarguk ala kanpoa´re bialtzen zizuen?
- Noiz o noiz kanpoa´re bai, baiña normalian hemen bertan, kaleko... Botikaa-ta asko. Botikaa ta zapateira ta... beste... panadeira ta. Ogiyak-eta´re eman ber izaten zian. Akordatzen naiz batian...
- Oseake gehiyenbat jana-ta eamaten zenun?
- Bai, baiña jana´re, [danentzako]... konparazioko, ogiya eamaten nun nik egunero, urte baten o ez dakit bi urtin o, bi udaratan o eamango nun, ta lenuo beste batek beste batek eamaten zun, eta ba pare bat urtian o nik eaman nun. Ta eamaten gendun bizikletan remolke bat jarrita, atzian, bizikletan atzian remolkia, eta han zakua bota ogiyakin, ta ez zan karga haundiya izaten, baiña zazpirehun inguruan, zazpirehun lagun inguru zauren. Eta orduan ba zazpirehun bollo eaman berko zien behintzat. Ta normalian ehun gramo izeten zan, baina izan zan garaya larogei gramo bakarrik zaona razionamendua. Ta xelebria zan ordun e? Ordun han bakoitzak kartillakin jun ber zun kanpotarrak’e. Apopillo…
- Kanpotarrak e bai?
- Bai, bai, han, han apopillo, ta jan ta lo ta dana itten zun, baiña razionamentu kartilla eaman in ber.
- Nola izaten zan razionamentuko kartilla, ze izaten zan?
- Ba kartilla txiki bat izaten zan, nola esango dizut nik? Ba doziñan tamaiñan modukua. Eta, ba, loriyan ta ere igualtsu. Eta seilluak eukitzen zittun, egunen eguneko seilluak. Ta zeako, egunero, egunero ogi billa juteko ere, kartilla hura eaman ber, ta egunero tak.
- Seillo hura…
- Seillua zuk hartzen zenun ogiyan seillua laga ber han.
- Ze ogi izaten zan?
- Ogi beltza. Zean, razionamentua ematen zen, normalen geyenian izan zan ehun gramo, baiña bolada bat izan zan larogei gramo ematen zula harek. Baiña ogi beltza, zea, zahi ta guzti, integrala.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia