Ardien inguruko lanak: moztu, gazta egin...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-040-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko otsailaren 16a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: ZES-040/014
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Eta ardik eta bazenduen etxen?
- E?
- Ardik bazenduen etxen? Artaldeik bazenuen etxen?
- Bai, beti eoten zin larogei bat ardi, beti.
- Larogei?
- Bai. Ta holaxen.
- Artzai ze ibiltzen ziñen, zu ibiltzen ziñen artzai?
- Aitta zan ni baino geyo arditan. Ni ere ibiltzen nintzan asko, baina askotan nola nik kanpoa erteten nun, aitta sufizientia zan, ta haura zan, ta geo aitta zeau zanian, hau zartu zan, artzantzan. Ni beti kanpon lanea, ta hau ni baiño geyo da artzantzan. Bai.
- Eta txabolan bat o bazenuen, o mendia o juten ziñeten?
- Bai, hamen e bagendun txabola bat, erre in zan. Ta hamen daukau bestia, ta han goyan bestia, ta zaharra zan, iya eroriyan zeon, ta hura erorittu zamarra dao. Bai.
- Ta gaztaik eta, itten zenduen?
- Gazta bai. Gazta oso ona itten gendun.
- Zeiñek itten zun, amak?
- Ama zanak. Bai, oso gaztaya ona zan. Bai.
- Ta hue saltzen zenduen.
- Gaztaa saltzen gendun, bai. Asko ez zan izango, e? Etxien e jan ber izaten zan ta…
- Ardi-moztek eta, zuek itten zittuzuen?
- Ardi-moztek, bueenoo… aitta ona zan, aitta zana, jezuz, ardian lana. Baita neu’re, mutikozkor zamarra, aitta nahiko lan in ber izaten nun, heldu ardiyai, ta hankak lotzen lagundu ta. Drigi-draga.
- Bi lagunen artean mozten zenduten?
- Bakarrak, hankak lotu ta, tripa azpiyak garbitu ta… Oiñ, oiñ hori ere ez det itten. Oiñ, ekarri itten det ardimoztaillia.
- Ordun ez zan ba makinaik eta ezer egongo?
- Ez, ez, ez. Ardi-guaizak.
- Ardi-guaizakin?
- Bai.
- Ta […]?
- Saldu ta dirua hartzen zan e, ordun. Gaur ez due bate baliyo, baiña ordun, ordun gauzak gaur baiño geyago baliyo zun. Danan berra zenduan e? Arkumia gaur baiño diru geyo zan. Hamar kilo arkume gaur e tres kuarenta, dos kuarenta o hola eongo da. (…) Ta… E? Hirura bai? Dos kuarentan ta hola diela ta. Ordun e hamar kiloko arkumiakin hartzen zian milla bat duro e? Ta gaur e hoixe dao. Bizimouak ia ze gorako in dun, oin dala hogei urtetik honea.
- Ba ordun e, garai hartako garesti izango zan, baiño…
- Orduan arkumiakin, jo, arkumiakin dirua hartzen zan puxka bat. Bueno. Bai, gure ama zanak eta aitta zanak beti esan izan zeben, Axpeitira plaza eaman ezkero arkumia, merketxexeo izanda bada ere, zaldu. Bestela hurrungo astian, zea, hankak lotuta bi aldiz eta baldin badabill, mermau itten zula. Irabazi ezin da, miña.
- Ta gañea, atzea, arkumea hura hartu ta ekarri in ber da berriz e.
- Atzea ekarri. Hankak askau iten giñuzen e honuntzian beti e? Han Azpeitiyan ta hankak askau, ta ipiñi asto tortan, ta bueno, ba.
- Asi ke, bi zeatan lotuta eukitzea txarra?
- Bai, hombre. Ea atea kontuk geure hankak lotu bagiñun ze ingo genduken.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!