14 urterekin "Guztiok Bat" lantegira
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ZES-033/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
-Eta hamalau urtekin eskola bukatu egin zenuen?
-Bai. Eta lanian hasi giñan.
-Nun hasi zinen?
- Gero Guztiok Bat izan tzan mekanikan. Hamalau urtekin, “catorce de octubre de mil novecientas cincuenta y siete”.
-Ze izen zuen lantegiak?
-Guztiok Bat. Oindik segitze’u, oiñ Itziarren segitze’u.
-Eta zuk ikasitakoarekin zerikusirik bazuen?
-Zerikusirik ez...
-Hantxe fabrikan ikasi behar izan zenuen?
-Hasi nintzan ofiziua ikasten eta. “Aprendiz”, gero “oficial de tercera” eta “oficial de segunda”-ta, urtiekin.
-Ze lan egiten zenuen zuk?
-Tornerua. Tornero ikasi gendun eta tornero izan giñan.
-Nolako piezak egiten zenituzten?
-Tornuak eitten giñuzen, bertan eitten zian. Orduan Zestuan industriak eta zera haundiya zuan, orduan Guztiok Bat sortu berriya zan. Gu sartuta sortu zan. Aurretikan Iruzu zuen izena eta gero ia Guztiok Bat sortu zan. Orduan zan Eguren tornuak eitten zittuna, beste enpresa haundi bat, eta gero zan fundiziyua, Fundiciones Echave, eta mekanika kontuan, urte hoietan berrogeta hamarkada, hirurogei arteko eta hirurogei eta hirurogeita hamar arte industriak indar haundia euki zun Zestuan. Eta gu hor hasi giñen eta hor segitu genun bukau arte, praktikamente.
-Zenbat orduko, lan orduak zenbat?
-Zortzi. Eta zapatuan atsaldeko bostak arte. “Sabado Inglés” eta hori gerora, Hori gerora sortu zan. Zortzietatikan hamabittara eta ordu bat´erdietatikan bost et´erdittara, gure horariyua zan, Zortzietatik hamabittara eta ordu bat´erdietatikan bost et´erdittara.
-Soldata zer moduzkoa izaten zan?
-Nik lehenbiziko kobratu nuna aste guztia lana ein eta hogei durukua eaman nun etxera.
-Ordurako huskeria bat izango zan?
-Ordurako asko.
-Asko zan hogei duro?
-Bai. Beste taillerretan zerbait gutxio kobratzen zan.
-Asteko soldata hogei duro?
-Hogei duro. Nire lehenbiziko sobre batian, goguan daukatena, etxera eaman nuna, hogei duroko haundiya.
-Askok esaten dute irabazitako soldata gurasoei entregatu behar izaten zitzaiela.
-Bai. Eta gaiñera con mucho honor, ohorea,
-Norberak irabazitako...
-Hogei duro hogei duro zien, e.
-Nagusiak hemengoak ziren?
-Bertakuak zian, bai. Zulaika Hermanos, Jacinto Zulaika, Andres Zulaika eta gero Irure, Patxi Irure eta Felix Irure zian soziuak.
-Langile asko zineten?
-Bueno, hasi giñanian hogetaka giñan baiña gero ehun da pikotik gora izan zan enpresa. Bai, garrantzitsua zan. Bai, langille (...) eta gero sortu zan holako zer bat eta, baiña ez, bertako jendia dana.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!