Zeberio (Bizkaia)

Umezain eta gazta saltzen

Umezain eta gazta saltzen Bederatzi urte arte eskolan ibili zen eta ondoren hamalau urte bete arte, umezain. Etxeratu eta etxeko lanetan eta gazta saltzen hasi zen. 22 urterekin ezkondu egin zen.

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Bederatzi urte arte eskolan ibili zen eta ondoren hamalau urte bete arte, umezain. Etxeratu eta etxeko lanetan eta gazta saltzen hasi zen. 22 urterekin ezkondu egin zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- 9 urteraiño abili nintzen eskolan. 9 urtegaz urten eskolati ta joan nintzen umeak zaintzen iten. Umetxugaz egon nintzen 14 urtera arte, eta 14 urte ein [nauenean] etorri nintzen etxera. Gero, ba, etxeko lanean. Euki [ginduzen] aizta bi ta ezkondu zian biek egun beten, ta ya parau nintzen aita-amakaz etxean. Ta gero etxeko lanean egon nintzen [hau be], ba, artzaiñekaz ardiek batzean, gaztaiak eiten. Joaten nintzen gaztaiakaz, horti, mendiri mendi, astoagaz gaztai saltzen Arrigorriagaraiño. Arrigorriagati etorri astoan ganean ta gero, ba, atzera etxeko lanean. Ta gero, holan egon gintzezan, ba, geure zerera arte… hogeita bi urtera arte. Gero, hogeita bi urtegaz, bueno, ba, ezkondu gintzezan...
- Senarra: Ez da holan hori.
- Zelan ba?
- Senarra: [... denporaldi bet pasau zendun].
- Hori [zan]… hori esan dot. Ta gero...
- Ondoan, ondoan jezarri.
- Gero, ba, hogeita bi urtegaz ezkondu gintzezan gaure etxera.
- Senarra: Umeak zaintzen egon ta gero [plazan] egon [zinttezan] krieda 3 urtean edo.
- Bueno, ba, han be zaintzen eon nintzela ba, zaintzen eon nitzen han be, jagoten.
- Senarra: Tabernera be bai, ta hainbetek eperdien ukutu be bai.
- Bueno... zeuk badakizu hobeto, zeuk konteu orduen! Bueno, ba. Ta gero, ba, ezkondu gintzezan orduen [...] urte bien. Ta gero, gure... nire nebea ezkondu zen honen arrabeagaz, oseake in geiñun kanbioa. Bai. Ta gero, ba, nire nebea, honen arrebea, etorri zen hara ta gu hona etorri gintzezan, hona. Ta gero ba hementxe ba lanean ta…

Egilea(k): Ibai Larruscain (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia