Bulgariako umezurztegitik Zarautzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-168-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sei urte zituela, Bulgariako umezurztegitik atera eta bere harrera familiarekin Zarautzera etorri zen. Berarentzat aldaketa handia izan zen, nahiz eta oso ongi ez gogoratu. Hala ere, oraindik zenbait irudiz oroitzen da.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Libe Eizagirre Agoues
- Data: 2018(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: ZAR-168/003
- Kodifikatzailea: Maider Altzibar
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Familia eredu desberdinak
Transkripzioa
- Ta pentsatzen det igual pixkat gogorra dala, baiño gogoratzen zea Zarautzea etorri ziñanian ta nola?
- Zarautzea etorri nintzanian? Imagen txiki-txikitxo batzuk dazkat, baiño, bueno, dia… Ba gogoatzen naiz, adibidez, ba, bost urtekin jun ziala bixitatzea. Eta, ondoren, gero ya sei urtekin ya, bueno, jun zian bixitatzea elejitzeko aber zein... zein izango zan eramateko, ze ume. Eta juxtu nei aukeratu ziyen ta sei urtekin ya eraman in zzien. Eta izan zan, bueno, udara baten edo hola izan zan uste det. Eta eraman zien eta, klaro, ba, hango ume bat inoiz ez duna ikusi kanpoko ezer, beste... osea, dana orfanatokua, ba, pues imajinatu dezakezu dana zala “en plan: ¿Qué es esto por Dios?, ¿Dónde estoy? en un avión. ¿Qué es esto? un avión, nunca he visto un avión...”. Osea, dana zan “¡ostra, qué fuerte!” .
- Bai, ezta? Gaiñea zuretzat, gaiñea, hizkuntza pentsatzen det´e bai...
- Klaro, hizkuntza´re aldaketa… dana. Dana, dana. Osea, ba aldaketa izan zan dana. Orduan, dazkat imajen txikitxo batzuk, ba, ez dakit, ba… ba, bueno, ba, abioia hartzen... Hartu baiño leheno esaten nula “samulet” holako zeoze. Ez dakit ze esaten nun, uste det “samulet” zala abioia Bulgaroz eta hor esaten nun dana emozionauta “samulet, samulet” edo. Ta holaxe.
Egilea(k): Iker Casado Uriarte (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!