Zarautz (Gipuzkoa)

Oriotarrak bitan banatu ziren urtea

Oriotarrak bitan banatu ziren urtea <p>1961ean oriotarrek liskarra izan zuten eta bitan banatu ziren trainerua ateratzeko garaian. Trainerua osatu ezinik, alde bat Tolosarekin elkartu zen eta bestea Zarautzekin. Orduko gorabeherak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-144-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1961ean oriotarrek liskarra izan zuten eta bitan banatu ziren trainerua ateratzeko garaian. Trainerua osatu ezinik, alde bat Tolosarekin elkartu zen eta bestea Zarautzekin. Orduko gorabeherak kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hirurogeita batekua ere, nik jokatu nuna ere, xelebria izan zan. Traiñeruetan-ta oso ondo ibili zian. Geo, Oriyon bi bando in zian trainerillak bukauta. Ta triñaua ateatzeko ez zian /etzian/ bi... bi bando, esan deuan, bi talde hoiek ez zian alkartu triñaurako. Ta hirurogeita bata zan hoi. Ta ordun in zuen oriyotarrak, talde batekuak, Tolosakin-ta in zuen, Tolosan izenen uste det irten ziala. Ta beste Oriyoko taldiak ikusi zun “Hau dek marka hau! Hola ez zeok ezer iteikan Donostiyan!” Ta hamen ni pixkat lagata neon arraunai, urte hartan ez nintzan bat´e ibili. Ta hamen traiñerilla ibili zan Zarautzen.Ta, ordun, oriyotarrak pentsatu zuen, Zarautzen Alvaro Azpeitia ta [orduen] ta haiekin hitz ein ta “Zarauzko izenen ateako al deu triñaua?”, oriyotarrak zarauztarrakin. Ni… Alkarrekin hartan gelditu zian. Eta nei deitu zian. Eta xelebria hoi da: Ama Birjiñan egunian deitu zian entrenamentota aber hasiko nintzan, triñaua Zarauzko izenen ateatzeko. Ta ni, Donostin jokatzeko, Ama Birjiña eunen, abuztuko hamabostian hasi nintzan entrenatzen. Ta jun giñan Zarauztikan bi, lau… bost. Bai, bost. Ta entrenamentuan hasi giñan. Ta entrenamentu gogorrak zian haiek! Ta oriyotarrak ibilita zauden ondo. Traiñerilletan punta-puntan ibili zian, aurrena, ta haiek ondo. Ta hamendik jun zianak ezin zuen entrenamentua segi ta biek laga in zuen ta beste bi suplente bezela eon zian ta ni bak…. Zarauzko izenen ta ni bakarrik nitzan zarauztarra, beste danak Oriyo ta Agiñakuak zian. Oriyo ta Agiñakuak zian beste danak. Pikabea anaiak eta… [Ni gogoratzen naiz]. Ta ni bakarrik zarauztarra. Hoi xelebria hoi da. Zarauzko izenian, hirurogeita batian, oaintxe dia, gaiñea, berrogeita hamar urte, ta ni bakarrikan zarauztarra. Laugarren in gendun. Bai. Ta… Gure afiziyuak holaxe zian.
- Eta Tolosan izenekuak zenbatgarren?
- Tolosa izenekuak, haiek hirugarren in zeela uste det.
- Hortxe, e?
- Bai, bai.
- Ta zeiñek irabazi zun urte hartan?
- San Juan, San Juanek hirurogeita baten. Ordun, gaiñea, zian, San Juan ta Sanjuandarra, ta uste det aurrena ta bigarren gelditu ziala uste det. Baiña pena zan, e! Oriyon halako kuadrilla eon, e? ta sesiyo… gertatu… gelditu zan… beren artian ze sesiyo zeatu zan, batzuk alde batea ta bestiak bestea. Ta geo bestiak, oriyotarrak´e Joanito `Altxerri´k-eta ikusten, “Joe, oain Oriyon izenen gu ez gaituk aurrena sartuko ta ze in ber deu?” ta pentsatu zuen “Hobe izango dek Zarautzen izenen jun” ta. Zarautzen ta ni bakarrik zarauztarra. Hura´re marka! Ai ene, haiek dituk kontuak haiek! Oain berrogeita hamar urteko kontuak. Hobe genduke ordungo sasoia [mantendu], baiña... Urtiak jun iten dia /iteiya/ ta. Holaxe kontuak…

Egilea(k): Izar Arizti Aginagalde (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia