Zapatagile ofizioa, eta kanpotarrak Zarautzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Gorka Aierbe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ZAR-119/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Transkripzioa
- Txikitan ze lan egiten zenuen?
- Txikitan, ba, nik beti izan det ilusiyua o bokaziyua zapateritzat iteko, ta orduan suertia izan nun tailler eder batian, Urtzelaieko taillerradeitzen ziyoena, dana artezaleko lana neurrira egiten zana. Horrea etortzen zian aristokraziko jende asko, ta abogau, ta meikuk, eta oso jende haundiya zakaen. Ta baita ere aillatu zan erregiña, zea, zapatak iteko enkargatzea. Eta handikan aurrea, orduan, fama handiyo hartu zun, ta nik hantxen ikasi nun nere ahal nun onena ofiziyo hori. Eta horrekin geo nere kontura jarri, ta bizimodua atera nun familiya aurrera ateratzeko.
- Eta leno orain bezalako jende inportantea juten al... etortzen al zen honea Zarautzea?
- Bai, bai, bai, beti, beti Zarautzak eduki du fama handiya, zeatikan herriya, nik asko’de maite Gasteiz han jaio nintzelako; baiña bai Zarautz’e, zeatikan nere bizi guztiya hemen in det, ta oso egokiya izan da guretzako. Eta jende haundiya beti ezagutu degu: baiñeruak egoten zian aristograziko jendiantzako espesialmente jarrita bere baiñuak, eta igeriyan ikasteko, ta zerian. Eta geo gaiñuntzian, ba, kanpoko jendia beti asko etorri izandu da Zarautza: igandetan ta etortzen zan, plazan izaten zan dantzako festa, eta orduan bai Errenteitik, bai Tolosatik, bai Azpeititik, beti-beti-beti ezagutu det mutil koskorretatikan jendia baiña itxurik gabe etortzen Zarautza.
Egilea(k): Gorka Aierbe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!