Sagardotegiko tresnak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Elena Diaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:51
- Erref: ZAR-118/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
Oain beste gauza asko giñuzen ez dakizkizuenak o nahi dezuenak jakin, aber zertxio jakingo zendueken goguan. Ez dezue jakingo ursula’re zer dan? Apuntatu, ba! Ursula: ursula da hogeita bi litroko ontzi bat, fiesta basketan ta hola ikusiko dituzue, hola gerriyan eramaten ditue, ba, [...] hola egurrezko zeakin... Jesus, zer da hori? Burniyakin, uztayakin... Ez dezue ikusi hori? Ezta’re. Geo barrikak’e, barrikak’e... Uztayak badakizue nola dian barrikakuak? Bai o ez? Ardo barrikak eta nola dazkae uztayak? Egurra ta geo dake burniya. Bai? Eta nola sagardo iten gendunian, barrika beti iten giñun; barrikak iten du zulua berandu itxi behar zako, tapoya deitzen zakoe, aproposko kortxo batzuek izaten dia. Barrikak hola etzanda eoten dia e? Eta hemen dakae zulua, klaro, sagardua juteko zulua. Eta hori itxitzen bada, itxitzen bada, horrek irakin iten du sagarduak, eta iten ditu itxita baldin badao, burniyak puskatu, ta sagardo dana isuritzen da, egurrak apartatzen zeatzen dialako. Eta iten da honbeste egunian laga tapatu gabe, eta iten du aparra, aparra. Eta ura ya bere galdan behera juten danian, atzea bete iten deu, zeatikan sagarduak indarra, indarra sagarduak gora botatzen du aparra. Eta geo iya denboraldiya pasatzen danian, ya hillabete o ilbeherak, eta enfin, hola pasatzen dianean, atzea bete iten dia; baiño sagarduak’e bere zea badu. Gero kuadrillak etortzen zianian, danak diruakin ez zian etortzen, zeatikan “geo pagatuko dizut e!” Ta hola. Ta ba al dakizue ze ibiltzen gendun? Oain papera ta lapitza ibiltzen da. Tiza badakizue klareunak zer dian? Tizak txuri hoyek. Hau da barrika e? Eta jartzen gendun hola raia bat, hemen izenakin: o Juanito, o Pedro, o... nik banezkin nola izena zuen. Eta hasten nintzan hola, zenbat zor zian: konpaziyo batea, egun batian etortzen zan, eta lau konpromiso igual izaten zun, beste bat inbitatzen zionakin, sei baso. Perra haundiyan izaten zian, ta iten genun bat, bi, hiru, lau, bost... horrela kakua, ta gero seigarrena hola. Eta hori ba al dakizu zergatik zan? Geo bat, bi, hiru, lau, bosgarrena hola, bost, hamar, hamabost, hola errexo kontatzeko. Bestela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei kontatu behar ziñun, “aber in iyozu hor”. Gauza asko leno iten zianak, hoyek interesantiak dia, ez? Horrela, hola, eta iten gendun geo bost, hamar, hamabost... hola kontatu.
Egilea(k): Elena Diaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!