Zarautz (Gipuzkoa)

Sagardotegiko giroa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumeak sagardoaren bila bakarrik joaten ziren sagardotegira, ez errondan. Hilean behin barrikotea izaten zuten: barrika txiki batean sagardo onena jartzen zuten, eta lagun onen artean edaten zuten bukatu arte. Festa polita egiten zuten orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Emakumeak ere joaten al ziren sagardotegira?
- Sagarduan billa bai; baiño hola jatea ta ez, rondan ta ez, gizonak bakarrikan.
- Eta gizonak ze juten zian, lanetik ateratakuan?
- Bai, bai, geo izaten genduan hillian behin o horrela, barrikotia deitzen zan. Izaten zan barrika txiki bat preparatzen gendun, bueno, preparatutzen zitun, ba, gure aitak eta. Sagardo ona puntuan zeonian, enbotillatu ta in biharrian, launan artian jaten zuen, jan ta eran. Geo izaten zan barrika txiki hoyek, ardo barrika hoitakoa; eta dana hustu arte, jan ta eran, ta jan ta eran, ta klaro, geo ba jendia sagardua’re ona izaten zan… Ur gutxikua baldin bazan, ba, itxieakuan bi launek laundu ein bihar, bakarrikan tente jun ezin, ta holakuak’e pasatzen zian, bai… Geo esaten zuen lo inda pasa iten zala, ta hurrungo egunian berri-berri etortzen zian, baiño holakuak ibiltzen zian sagardoteyan. Ta geo juerga haundiya iten giñun, joku batzuk ‘e bazituen beak eta alkarrekin, ta axeri-dantza ta hor esaten zituenak, eta hola; baiño festa polita iten zuen.

Egilea(k): Elena Diaz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia