Lehengo sagardotegiak eta haien funtzionamendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Elena Diaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: ZAR-118/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Orduan Zarautzen sagardotegi asko egoten zan?
- Sagardoteya?!! Bai… lau edo bost bat bai. Bai, geyo: Erreustanekua; Anttoninekua, Roialtiko behian; Mirandanekua, santa... zean, estaziyuan onduan; Etxiarrenekua… hoyek biñipin akordatzen naiz. Beste geyo’re izango zen. Geo, osaba Manuel Marinekua, guria, eta geo nun zan bestela hola sagardotegiya…? Basarritan ta bai, baiño, ez, bestela, hamen Txulokua o hola zeozer, ez, ez, ez naiz akordatzen.
- Eta zeiñek zekan fama gehien, edo zein zen onena?
- Bueno, onena sagardoteya, danak onak izaten dia, zeatikan geo asko saltzen zan enbotillatzeko. Bai! Eta geo, Erreustanian’ee bai. Oain Erreustanian etxe berriya nola ein due? Hor beyan’e sagardoteya ezagutu gendun. Ta hola konkursoik eta ez zan ezer izaten ordun; baizikan ahal dunak ahal dun bezela saldu iten zun. Ta iten gendun enbotillaketa Pasaira ere bai, hemen ingurua’re bai, saltzen zianak. Zeatikan upelak eta… aber, hiru o lau milla litrok eta izaten zian: haundiyak dia, borobillak eta haundiyak.
- Esan dezu zuk sagardua bidaltzen ziñula Pasaia ta hola salduta. Ze iten ziñun, Euskal Herriyan bakarrik saldu, o kanpoa saltzen zenuen?
- Kanpora ez giñun, ez, ez. Geo etorri zen hori, baiño oain hemen, konpazio batea, iten zian, ba, zuk noa bialduko dituzu? Batek kapritxoa zekala ta hartu bai, baiño sagardo botillatu; ta geo taberna, taberneta ta saltzen gendun, zeatikan aurtengo urtekua hurrungo urtian saltzeko botilletan enbotillatu ta hola ibiltzen giñan. Baiño extranjeroa ta hola ez. Geo hasi zan, zea, hori Roke…
Egilea(k): Elena Diaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!