Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko garai bateko tailerrak eta fabrikak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-115-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zarauzko kaleak garai batean nolakoak ziren deskribatzen du: zer tailer eta fabrika zeuden, zer denda, zer familia bizi ziren...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Geo hortikan abitu, ta hortik ze [...] dezu? Hor kale-kalian gauza taillerrik eta ez zan. Ze tailler izango zenun? Akaso baten batek txutxein bat iten zun, zulon bat eo izango zan, baiño besteik ez. Geo hortikan sartzen zea Santa Maril¡ña kalea, ta Azpizutarrak, alegiya, Joxe Ramonenekuak; geo Pedro Mai ta’re bai, oiñ’e hor dakae taillerra. Hoyek, bikote hori, ta hoyek, bikote hori dala konpaziyo bateako, geo handikan hurrena eiten dezu, ba, tela-fabrika Berasaiñeko hori, tela-fabrika hori. Tela-fabrika hori kontra, len esan deuna, hoyek Orbegozotarrana, zea hori, Zumarra jun zian hoyek, hoyekin txinuetar hoyek Orbegozo hoyek fundiziyua ein zen. Bestaldetikan, espaloian bestaldetikan, Aerraxun taillerra: lenbizi Aerrexun taillerra egin zan. Geo taillerra in zanen, haren kontrako etxe haundi hori in zuen, Letamendineko etxe hori. Geo aurrea etortzen zea, ta aurrea etorri, ta beste Xaguaneko ta itxe hoyek bai, baiña hoyek ez due inportantzik izango. Hoyek daue kale hortan bi aldetatik zianak, ta Laudianon erreroteya, len esan dana, erretoreya, Laudianon erreroteya, sutei hori, burniko lan hori. Hunuzka atzea etortzen zea, ta paso-nibeleko kontra etortzen zea, ta buelta iten dezu, ta Itxetxu herrerua, Miel Etxetxunekua... Danenaneko taberna nola zan? Han eoten zan Etxetxa herrerua: haure tripaundi bat, lodi bat, ardua gustatzen zitzayon, baiño hogei bat baso ardo eango zun eunen harek. Ta objeto hortakua tripaundi hura. Ta handikan gora bueltatzen zea, ta Ziotzanekuan ta kontra, len esan deun Beraistegiñeko tailler hori, tailler hori, ta hori Berbistaiñen taillerra. Geo aurrea etorri, ta ez dago, zu Zigordi kalea sartzen zea han, ta Zigordi kalian, gue etxetan ta bezela, beyak eoten zian. Biraolanekua ta nola zuen? Han’e beyak zian, aldameneko oain Leokadioneko dun etxia nola hura? Makatzanekua zan hua. Makatzanekuak saldu ziyon Leokadiori, han’e beyak eoten zian. Beste hau’re txiki bat, Iraingo Errena eo ez dakit nola esaten ziyoen, han’e beyak. Ta bestia geo, Kukulunekuak zian hurrena Gaztakaneko etxen, Gaztakanekon etxen, Kukulunekuak. Geo, zea, Patximayanekuak, bai, Patxi Luzenekuak beste aldetikan, zeatikan, Toreouxaxitikan itxia ta nola? Han, Patximayanekuak. Baiña hayek’e beyakin e! Dana nekazaya zan orduan. [...] Geo hortikan aurrea etortzen zea, ta zeak eukitzen duena, beste itxe txikiyak nola dao zea hoyek? Bizitzen dia hoyek, Urdaingarain eo nola hoyek? Zea ta ibiltzen due, limonada ta zea ibiltzen due ba? Hoyek bizi zian etxe hortan Caballero ta bizitzen zian geo, Ayatik eta etorri, eta Caballero ta hoyek zian oain dala hirurogeita hiru o lau urte igual, Caballero mutil koxkorra zan behintzat ta, ni baiño urte gutxiyo du, eta hoyek zian hor. Aleran gora abitu, ta Pantxonekuak nola neskazarrak denda hor hariya ta zea eukitzen zuen? Han sagardoteyak zian, Pantxok sagardoteya eukitzen zun Sonbrero zuriya ta zinta beltzekuakin bea, eleantia zan hua gizona oso, oso gizon amerikanua ta eleantia ta. Geo Errekondonekuak ta hoyek. Beste aldetik, berriz, leno esan deuna: oain nola do Xiprinekua ta hori? Ta bestia hotel Navarro Arozenan aldamenen. Han jesuitak eoten zian, jesuitak, Zautzen eskolako jesuitak e? Eskolak ematen zituen jesuitak. Ordun ibili zian danak eskolan ikasitakok dia, gutxiyo geyo. [...] Jesuitak eon zien. Geo hayek alde in zuen, ta hurrengo butzaldiya, hurrengo motzaldiya izan zan, gu bezelakuen tartia, txarra izan zan.

Egilea(k): Imanol Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia