Komulgatzeko gorabeherak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-103-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Komulgatzeko zer egin behar izaten zuten azaltzen du. Komulgatzean, baserrira joan ahal izaten ziren lanera.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Imanol Murua
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ZAR-103/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
... Geo komulgatzeko urtiak etorri zian, ta komulgatzea torri giñan, ta nee launak eskolan... bestela... kalian ta hola ibiltzen zianak eta hola zian, ta hayek burla iten zien, zeak... Denboa hartan izaten zan, ba, komulgatzeko dotriña aurretik ensayatu ber izaten zan, ta zea, ta... Hara jun ta batzuk kalabazero ateatzen zian, ta geo, hurrengo urte arte ez zeuken komulgatzeikan. Ta nei launak burla iten zien askotan, “zeak, begi mogikok kalabaza galantak jan ber dizkik datorren urtian”, ta holako kontuak, ta... zea, ta geo, dotriña hasi giñan sakristira zeatzen. Ta don Pelipe dipuntua gizon zazkar zea bat zan, ta hasten da galdezka, ta aurrena galdetu zian nei, ta nik eantzun niyon, ta izuarri eokieran bat izan nun... “Bueno, hi, komulgatuko haiz”, ta “ez daukak kuidauik”. Eta handik aurrea goiko bankuan jartzen niñun ni, ta beste batzuk, geyo zekiyenak ustekuak, han galdatzen hasi, ta gaixki atea, suerte txarra eo zeatu ta, nerbioso o, ta hayek aurreko illaan jarri, ta hayei beti lata ta lata, ta gu trankil eoten giñan goyan jarrita, trankil, gu argi batzuk eo asko ikasitako batzuk bagiña bezela. Zea, ta geo komulgatu giñan, ta behin komulgatu ezkeo, lanea basarrin, ez zeon beste zeaikan.
Egilea(k): Imanol Murua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!