Zarauzko hizkera eta inguruko herrietakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-040-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:04:05
- Erref: ZAR-040/003
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta, ya, euskera kontuetan ta sartuta, e..., Zarauzko euskera ingurukoekin eta, e, pixkat, e, konparatuz eta, antzekuena edo zein izango da, inguruko herrietatik eta? Zure ustez?
- Ez dakit. Nik uste det, nik uste det...
- Edo alderik haundiena daukana edo?
- Nik uste det, hola, hurbillena izan daiteke Aiakoa neurri batean, e, Aiakoa. Getariak bere nortasun oso berezia du, baditu bere gauza, e, markatuak, eta nik uste det Aiako... Oriokoa ere bai. Bueno, Oriok ere baditu bere zera batzuk, ez? Hamen, Zarautzen esaten da, "Orioko karamelok gozo-gozok". Juxtu, mugagabea, edo mugatzailea, mugatzailea ez dutelako erabiltzen, ez? Laburtu egiten dutelako. Bueno, baiña, bueno, nik uste det hor, e, zona hori izango litzakela, Oriyo eta...
- Aiakoak.
- Aiakoak, horrela...
- Eta desberdiñenak? [...].
- Bueno, desberdiñak, ba, Getariak beti izan du hori, ez?, markatzeko hola zenbait gauza. Bueno, askotan txikikeriak izaten dira, e. Ba, Zarautzen ere beti, gauza bat beti esan digutena, "bina-bina", bustidura ez degulako egiten. "Biña-biña" esango da hemen ingurutako herri guztietan, ta pentsatzen det Euskal Herriko leku gehienetan. Baiña hemen, kaso hortan, eta ez dakit beste txiki batzuetan, ez degu bustidurarik egiten, e. Esaten degu, bai, "elkartu giñen" o "bina duro eman zioten", edo "bina-bina etorri giñen". Holako txikikeria hoiek dira, ezta? Baiña bueno, nik uste det, bai, badaudela horretaz aparte batez ere aditzean. Hikako aditzean Getaritik Zarautza badaude, e, halako desberdintasunak. Zarautzen "zitxion" esango da, eta bueno, ba, Getaian berriz eleak erabiltzen dituzte gehiago, ezta? "Tontoa al hai?". Hor, hor badago elearen... "al haiz" hori esan beharrean, ba, "al hai". Bueno, badaude holako aldaketa batzuk.
- Beraiek, e, gehio jateko...
- Bueno, hamen inguru guztian nik uste hortan habilidade haundia izan degula, e, laburdurak egiteko.
- Urola kosta inguru guzti honetan.
- Bai, bai, asko. Neretzako bat, hola gauza harrigarrietako bat izan da, bai, Zarautzen, bueno, bazian hola, triptongo bezela esaten zian hitz batzuk, ezta? Ta oaindik ez dakit igual nunbaiten esango dira, e. Bat zan "uain", "orain" esateko. Ta bestea zan, "Xuai". Ta oain enteatu gera, kartela jarri dutenean, "Xuai" Zudugarai dala. Orduan, hor dagoen de hori jan degu, "zuu", beste dea 're bai, eta "u-u" "uuai" egin degu azkenean, ba, hor gelditzen zan Zudugarai hori guztia, je ere jan degu, eta.
- [...]
- Zudugarai da Oriyoko gaiña, "Xuai gaiña" guk esaten gendun ta gero, hortik ya nolabaiteko, ez dakit, e... korrezio, hiperkorrezioa egiñaz, "Zubi gaiña" deitzen genion. Ba, pentsa, e, Zudugarai gaiñetik Zubi Gaiñea pasa gea.
- Lelengo laburtu, ta gero...
- Gero, ba, han nunbaiten bilatu egin nahi, ez?
- ... moduren baten txokotu, ez?
- Hori da. Nunbaiteko... Bai, edo bueno, hor ba, Aizarnazabal aldea 're badago hor beste bat, e... "Txiua" deitzen zaion leku bat. Eta berez, Txiriboaga da. Orduan hor ere pentsa nolako laburdura egin dan, ezta? Ta hola, basarri eta holako etxe-izan eta hoetan, asko, asko daude horrelako, ba, hori, laburtzeko ohitura hori. Aizarnazabal 'e izan daiteke beste leku bat hola, ba, hizkera aldetikan nahiko, e, berdintsua dana.
- Bai?
- Bai, nik uste baietz.
- Getaia baiño gehio.
- Getaia baiño gehio, bai.
- Bai?
- Bai. Geo gertatzen dana da Zestu aldea [...], hor badator Urola aldeko zera hori, eragiñ hori. Baiña nik uste det Aizarnazabalen ere nahiko berdintsu, e.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!